Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Otsailaren 02a

Hondakinen bereiztea - Eskubaloia

Hondakinen%20bereiztea%20-%20Eskubaloia

Hondakinen bereiztea

Urtarrilaren lehenetik geroz, hondakin bereiztea kanbiatua da. Orain paper eta gain estalgiak elgarrekin bilduak dira, hortakotz edukiontzi berriak gakorik gabekoak ezarriak dira. Orain arte ziren edukiontzi horiak kenduak izanen dira, beraz gakoak Herriko Etxera itzuli behar dira.


Eskubaloia

Prenazional mailan 2 taldeak galdu du 22/24 Begles hirian. Frantziako xapelgoan hemezortzi urtez petikoek Irisarri-Atharratzek Limoges taldeari 36/30 irabazi du. Nesketan prenazional mailan Kanbo-Irisarri taldeak Libournen 35/31irabazi du. Bokalen 2. taldeak 18/24 galdu du. 18 urtez petikoek 32/29, erregional mailan Oloronen irabazi dute.

Larunbateko partidak - Airoski gelan iraganen dira partidak. Prenazional mailan 2. taldea Bordeleren kontra ariko da (17:00).Nazional 2 mailan, 1. taldeak, ETEC Charentes multzoko 2. taldea errezebituko du (19:00) eta 3. taldea Denguinen kontra ariko da (21:00).

Eskubaloiko elkarteak arratsalde hortan pizza gaua antolatzen du, tokian jateko ala eramaiteko.Jin gozatzera!

Neskak Kanbon ariko dira: 2. taldea Orteseren kontra ariko da (19:00) eta 1. taldea Leognan lehiatuko du (21:00).

Segi aitzina!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3675. zbk

Gure Hitza | 2023/02/02

Gure lurra

Peio Jorajuria

Azken denbora hauetan bi plater nagusi ditugu usuenik mahai gainean: batetik erretreten erreforma, bestetik lurra eta etxebizitzaren problematika larria. Elikagai saminak, biak. Lehen plataz mintzatu zaigu Menane joan den astean. Goazen beraz bigarrenaren aipatzeari. Eta bereziki lurraren bilakaerari so egin diozagun, edo zehazkiago, laborantzako lurren zorte txarrari. Adibideak biderkatzen ari zaizkigu, kasik herri guzietatik heldu zaizkigula lur saltze deitoragarrien oihartzunak. Hala nola, berezikiago, Arbonatik, Kanbotik edo Bidarraitik. Aipatu gabe etxe saltzeak prezio ezin onargarrian, Saran bezala, berrikitan tokiko jendeak goraki salatu duena. Entzun berri dut lur edo etxe horien saltzaileak direla lehen hobendunak. Hala da, segurki. Baina erran behar da ere saltzera behartuak diren jabeak frangotan hortara sustatuak direla, etxe agentzia, berdin notario edo nik dakita zein arartekoarenganik. Espekulazioak ikaragarriko proportzioak hartzen ari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016