Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Hegoaldean maska ez da nahitaezko garraio publikoetan

Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez, otsailaren 7ko Ministroen Kontseiluakgarraio publikoan maskak jartzeko betebeharra kentzea onartuko du, baina osasun-zentro guzietan atxikiko da. Hori zen covid-19aren pandemiatik gelditzen zen azken neurrietako bat. Hala ere, erabilera nahitaezkoa izaten jarraituko du, alerten adituek gomendatuta, osasun-zentroetan, osasun-zerbitzuetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/02/02

Aita Mari laguntza ontzia zigortua?

Aita Mari euskal salbamendu ontziak dei eginen du Espainiako Gobernuak egin dion zigor eskariari. Milioi bat eurotik gorako isuna ordaindu beharko luke, 2020an ontziari egin ikuskapen batean atzeman hainbat "irregulartasungatik". Itsas Salbamendu Humanitario erakundeak dio salbamendu ontziak geldiarazteko kanpaina politikoaren baitan kokatu behar dela, ikuskapena ez zela segurtasunarekin lotutako auzia izan. "Jaso dugun zehapen espedientearen jakinarazpena 2020an Palermon izan genuen ikuskapenaren ondorioz abiatutako administrazio prozesu arrunt bati dagokio".

Iñigo Mijangos presidenteak, gaineratu du ez zela segurtasunarekin lotu auzia izan. Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak trabak jarri beharrean bidea erraztu beharko lioke. EAJk Espainiako Gobernuari Diputatuen Kongresuan galdetuko dio zer den Aita Mariri eskatzen zaiona, zergatik bi urteren buruan eta zer neurri hartu nahi dituen.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Euskal Herria apezik gabe?

Hego Euskal Herria apaizik gabe gelditzen ari da. Gehienak zahartuak dira, uzten doazen lekua betetzeko ordezkari guti eta direnetik anitz kanpotik dator. Ez du iduri datozen urteetan joera horrek aldaketarik izanen duenik. EITBk izan dituen datuen arabera, 12 heriotza urtean eta ordenazio bat, horixe da 2028a bitarte Bizkaiko gotzaindegiak duen aurreikuspena. 204 apaiz dira egun, 149 izanen dira orduan.

Halere, apaiz kopuruaren beherakada Hego Euskal Herri osoan gertatzen ari da. Gipuzkoan 20 urtean 124 apaiz galdu dira, denbora erdian Araban 37 eta Nafarroan 70. Gainera, azken hamarkadan hamar elizek meza emateari utzi diote. Kerman Lopez Bizkaiko bikario nagusiaren hitzetan, "noski apaiz gabezia kezka da, baina eliza apaizak baino gehiago da, komunitateak osatzen du, badago han eta hemen borondatez hainbat lan egiten duenik". Araban ordea, aurrera begirako itxaropen ttipi bat piztu die egun seminarioa zabalik izateak, orain sei urte hetsia baitzegoen, gaur bertan 21 lagun...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Pentsioak

Euskal Autonomia Erkidegoko erretiratuek, batez beste hilean 1.676 euro errezibituko dituzte. Heldu den saritik aurrera, aurten baino 131,36 euro gehiago. Ministroen Kontseiluak abenduaren 27an onartutako %8,5eko emendatzearen ondotik, inflazioa segituz, urtean erretretatuek 1.839 euro gehiago jasoko dute. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren datuen arabera, Euskadiko pentsioak Estatuko gorenak izaten jarraituko du. Espainiako batez bestekoa hilean 1.368 eurokoa da, 2023an pentsio handienak Bizkaian izanen dira (1.710€), ondoren Araban (1.693€) eta azkenik Gipuzkoan (1.622€).

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Euskara eta auzitegiak

Euskarari buruz Gasteizko epaitegi batek hartu berri duen erabakiak zer errana sortu du. Epaile horrek aginduta, egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu du Arkautiko Akademia epaitegi batek, UGT sindikatuak jakitera eman duenez.

Epaia fermua denean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak Poliziaren Euskal Akademiari eskatu dio onar ditzala B2 euskara-maila ez izateagatik baztertu zituzten udaltzainak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak kritikatu duenez, "Espainiako sistema judiziala huts nabarmena egiten ari da, Estatuan dagoen hizkuntza aniztasuna zaintzeko engaiamenduan eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan hartu beharreko arduretan. Europako hizkuntzen gutuna sinatu duten estatuek badute engaiamendua hizkuntza eskubideak bermatzeko". Txosten horietan hainbatetan onartu dutenez, "Espainiako justiziak ez ditu herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen. Badirudi botere judizialari ez dagokiola euskararen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Urtegiak erdi hutsak

Azken hilabeteetako eurien ondorioz, urtegiak betekada maila berreskuratzen hasi dira. Urtegi nagusiak hartu eta, Hego Euskal Herriko edukiera osoa 1.272 hmÀ‚'³-koa da. Gaur-egun, urtegietan guzira 670 hmÀ‚'³ dago, hots biltegiratu dezaketenaren erdia baino doi bat gehiago. Emeki ur maila berreskuratzen ari dira, baina aurtengo urtarrilera heltzean, biltegiratutakoa (670 hmÀ‚'³) 2022ko urtarrileko mailatik (1039 hm3) oraindik urrun da.

Hego Euskal Herriko urtegiak edukieraren %52,71n daude. Oraindik leku anitz dute biltegiratzen jarraitu ahal izateko. 2022ko urtarrilean, urtegiak %82,85ean zeuden.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Bidesariak Bizkaian

Ibilgailu pisuek bidesaria ordaindu dute, urtarrilak 25etik. Bidesariak ezartzearen helburua da errepide sarearen baldintzak bermatzea eta ibilgailu pisuen trafikoa bide horietan murriztea (egunero milaka kamioik erabiltzen dituzte bi errepideek) Europako Batzordeak ezarritako gehieneko prezioa baino gutiago ordainduko dute, deskontuak izanen dituzte anitz erabiltzen eta ibilgailu eraginkorrak dituztenek. Kamioilariak kexu agertu dira, errepide horiek erabiltzeak gainkostua eraginen dielako.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Donostian 3 pertsona atxilotuak emigranteak esplotatzeagatik

Hiru pertsona Donostian atxilotuak izan dira, emigranteak haien ostatuan esplotatzeagatik. 21 langilek nagusi bera duten ostatu eta jatetxetan lan egiten dute baldintza higuingarrietan, Osasun administrazioak dionaz 80.000 euro segurantza sozialari gordetzeaz akusatuak dira eta emigranteei lanaren truke hitzematen zieten beren egoera juridikoari aterabidea lortzen laguntzea. Egunean 12 orduz lan egin behar zuten, astelehenetik igandera, 1.068 euroko soldataren truke. Ostalaritzako Gipuzkoako elkarteak portaera horiek gaitzetsi ditu, Gipuzkoan diren 4.000 enpresa ttipiei irudi kaltegarria ezartzen dielako.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

GKS gazteak: bankariak eta kapital handiaren aurka

GKS%20gazteak:%20bankariak%20eta%20kapital%20handiaren%20aurka

Milaka gaztek manifestatu dute Bilbon eta Iruñean, "sozialismoaren banderapean", langileen antolakuntza propioa aldarrikatzera, Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) deituta. "Burgesiaren ofentsibaren aurrean, gazte langileok borrokara!" lelopean, bankariak eta enpresari handiak jo zituzten langileen pobretzearen errudun eta politikari profesionalak, berriz haien mendekoak direla salatu zuten. Baina argitu zuten mobilizazioen helburua ez dela instituzioei ala alderdiei presioa egitea: "Gure mezua langileentzat da: subjektu politiko independente gisa gorpuztu behar dugu". Horretarako GKSk tresna propioak sortzeko engaiamendua hartu du.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

Nafarroan medikuen greba

A.E

Hegoaldean ere osasun alorreko langileak kexu dira. Nafarroako Medikuen Sindikatuak dio Osasun Sailak egindako eskaintza ekonomikoa eskasa dela eta beste proposamen batzuekin ere ez da ados, lan gainkarga murrizteko, besteak beste. Oraingoz otsailaren 1erako ezarri greba deia atxikiko dute, aurrera egiteko aukera emango dien beste bilera baten zain.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/02/02

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos: "tankeak Ukrainara bidaltzeak gerla azkartuko"

A.E.

EH Bildu eta Podemos alderdiek elkarrekin adierazi dute, Ukrainara tankeak bidaltzeak gerla azkartuko duela. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdiek, bidalketa babestu dute. Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak ohartarazi du: "tankeak bidaltzeak aurreikusi ezin diren ondorioak izango dituen gerra igoera elikatuko du. Bide diplomatikoen eta elkarrizketa bideen aldeko apustua berresten dugu, zailagoak izanen baitira, baina kontuan izan behar da ez dakigula gorakada beliko bat nola amaitzen den". Isabel Gonzalez Podemos alderdikoarentzat aterabide bakarra bide diplomatikoa da, gogorarazi du bere alderdia hasieratik agertu zela armak bidaltzearen aurka.

...

Irakurri segida

3675. zbk

Gure Hitza | 2023/02/02

Gure lurra

Peio Jorajuria

Azken denbora hauetan bi plater nagusi ditugu usuenik mahai gainean: batetik erretreten erreforma, bestetik lurra eta etxebizitzaren problematika larria. Elikagai saminak, biak. Lehen plataz mintzatu zaigu Menane joan den astean. Goazen beraz bigarrenaren aipatzeari. Eta bereziki lurraren bilakaerari so egin diozagun, edo zehazkiago, laborantzako lurren zorte txarrari. Adibideak biderkatzen ari zaizkigu, kasik herri guzietatik heldu zaizkigula lur saltze deitoragarrien oihartzunak. Hala nola, berezikiago, Arbonatik, Kanbotik edo Bidarraitik. Aipatu gabe etxe saltzeak prezio ezin onargarrian, Saran bezala, berrikitan tokiko jendeak goraki salatu duena. Entzun berri dut lur edo etxe horien saltzaileak direla lehen hobendunak. Hala da, segurki. Baina erran behar da ere saltzera behartuak diren jabeak frangotan hortara sustatuak direla, etxe agentzia, berdin notario edo nik dakita zein arartekoarenganik. Espekulazioak ikaragarriko proportzioak hartzen ari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016