Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Otsailaren 02a

Ihauteriak

Aurten ere, aitzineko urtetan bezala, Kaskarotak etxez-etxe ibiliko dira, hiru asteburuz! Huna nundik-nora ibiliko diren asteburu huntan:

-Larunbatean, otsailaren 4an (9:00): Onddoria, Xerenda, Juanttipianeko inguruak, Izoki, Gibelarte, Uharretuko inguruak, Errobi, Geltokiko inguruak eta Zubeleta.

-Igandean, otsailaren 5ean (9.30): Meza ateratzea, Elizaldeko eta Gixontoeneko inguruak, Lehengo postako inguruak, Zabaloa, Panekau ttipi, Panekau eta Larrainarteko bidea.

Oraindanik atxiki behar den hitzordua: ondoko larunbatean, otsailaren 11n (18:30), Atharrin epaitua eta errea izanen da Zanpantzar

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3675. zbk

Gure Hitza | 2023/02/02

Gure lurra

Peio Jorajuria

Azken denbora hauetan bi plater nagusi ditugu usuenik mahai gainean: batetik erretreten erreforma, bestetik lurra eta etxebizitzaren problematika larria. Elikagai saminak, biak. Lehen plataz mintzatu zaigu Menane joan den astean. Goazen beraz bigarrenaren aipatzeari. Eta bereziki lurraren bilakaerari so egin diozagun, edo zehazkiago, laborantzako lurren zorte txarrari. Adibideak biderkatzen ari zaizkigu, kasik herri guzietatik heldu zaizkigula lur saltze deitoragarrien oihartzunak. Hala nola, berezikiago, Arbonatik, Kanbotik edo Bidarraitik. Aipatu gabe etxe saltzeak prezio ezin onargarrian, Saran bezala, berrikitan tokiko jendeak goraki salatu duena. Entzun berri dut lur edo etxe horien saltzaileak direla lehen hobendunak. Hala da, segurki. Baina erran behar da ere saltzera behartuak diren jabeak frangotan hortara sustatuak direla, etxe agentzia, berdin notario edo nik dakita zein arartekoarenganik. Espekulazioak ikaragarriko proportzioak hartzen ari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016