Herriz Herri - Lekorne (L) | 2023ko Otsailaren 02a

Luixak 100 urte! - Agiantzak

Luixak%20100%20urte!%20-%20Agiantzak

Luixak 100 urte!

Joan den igandean, Herriko Etxea baliatu da agiantzen egunaz, Luixa Etchepare 1922ko azaroaren 16an Heletan sortua ohoratzeko. Luixa heletarra bada, gehiago urte pasatu ditu Lekorne Gerezieta auzoan.

Herve Damestoy herriko auzapezak egin hitzaldian, Luixaren ibilbidea gogoratu du, 1938an Lafitte familiara etorri zen, etxekoandrea errientsa izanez, etxeaz eta haurretaz okupatzeko. 1940an Lafitte landaretegia garatu zen, enpresan ari ziren langileeri bazkariak prestatzen zituen. Igandetan bizikletaz Heletako familiaren ikustera abian zen, 1960an autoaren gidatzeko permisa pasatu zuen eta 2019a arte bide horietan ibili da. Herriko parropian ere eskukaldiak eman ditu, bereziki Gerezietako elizaz anitz urtez okupatu baita.

Lafitte familian belaunaldi desberdinak ezagutu ditu, haietaz anitz urtez okupatu da. Atxikimendu handia dutela ageri zen, igandean Luixa inguratzen zuten familiako senide bat bezala.

Goresmenak zuri Luixa, horrela segizazu gure historiaren lekuko baitzira!

Agiantzak

Omenalditik landa Herriko Etxeak herriko berriak kurritu ditu. Herve Damestoyk oroitarazi du kontseilu berria osatuz geroztik lehen aldia zela agiantzak eginak zirela, izurritearen ondorioz ez baitira eginak izan.

Herriko kontseiluko lagunekin, herriko obren berri eman du. Elizaren obra handiak eginak badira, ez da oraino bururatua, horietan nekez ibiltzen direnentzat sartzea egin beharra da.

Herrian diren etxe lekuak aipatuak izan dira. Tokiko Hirigintza Plana (PLU) Euskal Elkargoaren gain baldin bada, Herriko Etxeak lur eremu batzuk aurreikusiak ditu, Postaren behereko lurretan eta Landarretxe gunean.

Herriko trinketarentzat ere obrak egiteko asmoa da. Herriko Etxea instituzio desberdinekin harremanetan da diru laguntzak atzemaiteko.

Auzapezak abisatu du, joan den astean jakin zutela Makea eta Lekorneko eskola publikoko haurren kopurua ttipituz doala, erakasle postu galtze arriskuan direla. Eskolako kantina ere aipatua izan da, bi herriek kudeatzen dutena, bazkariaren sariak ez du estaltzen gaur-egungo prezio emendatzea. Gogoeta abiatua da ondorio horri ihardukitzeko zer plantan jarri, lan-postu erdi bat kendu, prezioa emendatu edo(ta) beste aterabide batzuk atzeman. Ondoko hilabeteetan xehetasun gehiago jakinen da.

Herriko Etxeak eskaini hurrupaldiarekin goiza bururatu da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3675. zbk

Gure Hitza | 2023/02/02

Gure lurra

Peio Jorajuria

Azken denbora hauetan bi plater nagusi ditugu usuenik mahai gainean: batetik erretreten erreforma, bestetik lurra eta etxebizitzaren problematika larria. Elikagai saminak, biak. Lehen plataz mintzatu zaigu Menane joan den astean. Goazen beraz bigarrenaren aipatzeari. Eta bereziki lurraren bilakaerari so egin diozagun, edo zehazkiago, laborantzako lurren zorte txarrari. Adibideak biderkatzen ari zaizkigu, kasik herri guzietatik heldu zaizkigula lur saltze deitoragarrien oihartzunak. Hala nola, berezikiago, Arbonatik, Kanbotik edo Bidarraitik. Aipatu gabe etxe saltzeak prezio ezin onargarrian, Saran bezala, berrikitan tokiko jendeak goraki salatu duena. Entzun berri dut lur edo etxe horien saltzaileak direla lehen hobendunak. Hala da, segurki. Baina erran behar da ere saltzera behartuak diren jabeak frangotan hortara sustatuak direla, etxe agentzia, berdin notario edo nik dakita zein arartekoarenganik. Espekulazioak ikaragarriko proportzioak hartzen ari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016