Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Kermeza

Lekorne-Makeako parrokiaren kermeza urriaren 4an iraganen da. Hazparnen meza (10:30), ondotik bazkaria Makeako Mindegia gelan (26€), etxera eramaiteko posibilitatea bada (28€). Irailaren 28a aitzin izena eman behar da: Lekorneko Maider (06-62-12-97-12) edo Véronique (07-82-27-28-90), Makeako Béatrice (06-74-77-43-99) edo Chantal 06-08-18-15-93, azken epea irailaren 28a. Jaz 3.686€ko benefizioa egina izan zen, aurtengo irabaziek gurutzearen berritzea ahalbidetuko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a

Elkarteen sartzea

Eskola sartzearekin batera elkarteek ere beren aktibitateak berriz hasten dituzte. Bildu Hodian iraganen dira.

Pilates eta Fitness - Asteazken guziz Fitness (19:00) eta ondotik Pilates (19:45) kurtsoak emanak izanen dira. Urteko 100€ kostako da, horri gehitu behar zaio 10€ bazkidetza eta 30€ lizentzia.

Pilates eta Brainball - Kurtso hauek adinekoentzat dira, ostegun goizetan iraganen dira (9:00-9:45), entseatzeko lehen bi saioak kitorik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Trinket berriaren estreinaldia - Garroaren baratzea euri urarekin - Merkatua

Trinket berriaren estreinaldia

Joan den larunbatean Lekorneko plaza inguruan bazen mugimendu, nola ez trinketaren obrak eginak izan direla eta, estreinaldia iragan da hautetsi eta herritar andana hurbilduak zirela.

Ekitaldia Urtsuko Xoriak taldeak dantza batzuk emanez hasi da. Hervé Damestoy auzapezak segida hartu du eraikuntza berriaren bisita eginez. Lehenik “Jauzi” dantzatzeko antolatua den gelan ibili gira, mirailak paretetan, barrak eta zurezko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

“Ipuin konektatu bitxia”

10 egun pantailarik gabeko desafioarentzat, apirilaren 25ean, larunbatarekin (18:00), Bildu Hodian elkarteak, Hodi Aldea gelarat haur, gazte eta helduak gomitatzen ditu, “Behin Bazen Internet” ikusgarriaren ikustera. Maryse Urrutyk antzeztua, ikuskizun hunek antzerkia eta teknologia nahasten ditu, zuntz optikoz eta bideratzailez osatua den mundu batean bidaiatzen da. Obra soila baino gehiago da, tresna ludiko eta poetikoa erabilia da, gure inguruan egiazki nola funtzionatzen duen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a

Ogi labearen besta


Urtero Baigura ikastolak antolatzen duen Ogi laberaren eguna martxoaren 29an iraganen da. Aurten ere programa aberatsa proposatua da: labearen piztea eta ogi erretzea (9:00), ikastolan haur eta helduentzat dantza kurtsoa (10:00), plazan animazio desberdinak, bazkaria, lekuak atxiki behar dira 06-75-73-47-92 numero deituz. Arratsaldean ikastolan haur jokoak (14:00), Hodi Aldean Urtsuko Xoriak dantza taldearen ikusgarria eta ondotik mutxikoak.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a

Ipuin kontaketa

Martxoaren 7an “Munduko ipuinak” deitu ekimena antolatzen dute Baigura ikastolak eta Libreplume elkarteak. Liburutegian iraganen da, Herriko Etxearen eraikinean. Ipuin kontaketa animatuak bi taldeetan iraganen dira: lehena 3-7 urtekoentzat (10:30) eta ondotik 7 urtetik harat (11:15).

Kitorik prezio librean.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016