Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Biltzar nagusia
Bildu Hodian elkarteak bere urteko biltzar nagusia buruilaren 6an eginen du (11:00). Iragan urteko bilan morala eta finantzen berri emanen da. Proiektu berriak aurkeztuak izanen dira, administrazio kontseilu berria bozkatuko da eta araudiak aldatuak izanen dira. Parte hartuko dutenek hobe SMS bidez jakinaraztea (06-95-06-92-50).
Bertsu afaria
Lekorneko besten kari, buruilaren 19an (20:00) Etxebarne ostatuan bertsu...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Maiatzaren 17an (16:30), "10 egun pantailarik gabe" ekimenaren karietara, Hodi Aldeko gela aitzinean (euria balitz barnean), "Bruno eta Tonio" ikusgarria, La Fabrique Affamée konpainiak emanen du. Bi pertsonen arteko adiskidetasuna da obraren mamia.
Sartzea 5€, urririk 13 urtez pekoentzat. Lekuak atxikitzen ahal dira SMS bidez 06-95-06-92-50 edo egunean bertan.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Antzerkia
Tivoli konpainiak apirilaren 26an (20:30), Hodi Aldean gelan bere azken obra emanen du. Jaz etorri ziren "Couple ouvert à deux battants" obra ematera. Aurten beste ikusgarri bat emanen dute, sorpresa izanen dena. Lekua atxikitzen ahal da 06-63-77-43-82 numerora sms bat igorriz.
Dantza ikusgarria
Maiatzaren 3an, Urtsuko Xoriak dantza taldearen 45 urteen kari, dantza ikusgarria proposatua da. Urtsuko Xoriak taldeko...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Ogi Labea
Baigura ikastolak Ogi Bestara gomita zabaltzen du, aurten apirilaren 6an iraganen da. Labearen piztearekin eguna hasiko da (8:00). Plazan haurrak makillatzen ahalko dira (10:30), haurrentzat eta helduentzat dantza tailerra proposatua da (11:00), ondotik Biak Hobe taldeak aperitifa eta bazkaria animatuko du. Jateko izena eman behar da sms bat igorriz 06-75-73-47-92 numerora, kasu apirilaren 1a aitzin. Arratsaldean ere egitarau aberatsa proposatua da, herri...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
"Brain ball" burua mugimenduan
Aktibitate dibertigarria proposatua da, "Brain ball" deitua, musikarekin gorputza mugitzeko eta burumuinak lantzeko tailerra da. Martxoaren 6an Hodi Aldean zer den jakiteko tailerra proposatua da kitorik. Adinetakoentzat goizarekin iraganen da (10:15-11:30), heldu, nerabe eta haurrentzat arratsaldean (14:30-16:00). Interesatuek izena eman behar dute 06-86-47-19-29 deituz edo
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Neguko arratsalde eguzkitsua zela, Baigura mendira buruz ttapa-ttapa abiatuko gira, aitzin haurren oihuak entzuten zirela. Zenbait denboraren buruan heltzen gira gaztainondoak landatu behar ziren gunera, hor ziren Euskal Herriko Laborantza Ganbarako bi teknikari, Makeako Alain Dubois eta Lekorneko Hervé Amestoy auzapezak, bai eta Gabriel Durruty gaztainondoetan aditua. Gaztaina elkarteak eta bi Herriko Etxeek Lekorneko eskola publikoko eta Baigura ikastolako ikasleak gomitatuak zituzten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016