Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a
Euskal Herriko Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) mugimenduak argitaratu berri duen txostenak Andoaingo (Gipuzkoa) Rivestop System eta Israelgo Buffalo Consulting and Manager enpresen arteko salerosketa baten berri eman du. BDZren arabera, betoizko junturak zigilatzeko sistema baten 16.000 unitate igorri dituzte Israelera, 3,68 tona material orotara. Produktu horiek etxeak, garajeak, tunelak, zubiak, urtegiak, dikeak,...
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a
Euskal Autonomia Erkidegoak 407,2 milioi euro eskuratuko ditu 2027an mendekotasunari arreta emateko sistema finantzatzeko. Diru kopuru hau 2024an ukanaren bikoitza baino gehiago da, orduan 153,3 milioikoa izan baitzen. Hots, Espainiar Estatuak bere gain hartuko ditu euskal erakundeek mendekotasunari buru egiteko jasan behar dituzten gastuen erdiak.
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenaren arabera, hitzarmenak Kontzertu Ekonomikoaren berezitasuna indartuko du, finantzaketa sisteman aldebiko...
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a
Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatea elkarlanean aritu dira Justizia Soziolinguistikoaren katedra sortzeko, eta uztailaren 16an sinatu dute hitzarmena. Iñigo Urrutia legelaria izan da katedraren sustatzailea, EHUren aldetik.
Bi erakundeek izenpetu duten akordioak aipatzen ditu, bertzeak bertze, egoeraz egiten duten interpretazioa, katedrak izanen dituen zereginak eta erdietsi nahi dituzten emaitzak. Hizkuntza eskubideen kontrako oldarraldia zehazki aipatu ez...
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a
Uztailaren 23 honetan mende erdia betetzen da Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur” ETA-pm-ko agintaria desagertu zela, baina gertakari haren nondik norakorik ez zen sekula argitu. Azken hilabete hauetan Giza Eskubideen Behatokiak (GEB) desagertze hari buruzko ikerketa zabala eraman du. Horretarako, “Perturrekin militantzian aritu eta bizipen politikoak izan” zituzten pertsonen lekukotasunak bildu eta gisa orotako dokumentuak berrikusi ditu. Material guzi horrekin, 39 orrialdeko...
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a
Uztailaren 18an, altxamendu frankista hasi zen egunaren 90. urtemugan, frankismoak hil zituen 3.700 lagunak eta milaka errepresaliatuak omendu dituzte Iruñean Erorien Monumentua desegitearen alde lanean ari diren Nafarroako elkarte memorialistek. Errepresio frankistaren biktimen omenezko plaka bat ezarri dute Ansoleaga karrikan, 1959 urtera arte Guardia Zibilaren kaserna izan zen eraikinaren ondoan.
Irakurria izan den adierazpenaren arabera, Ansoleaga karrikako 12 eta 14 zenbakietan...
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a
EAJk eta EH Bilduk euskal nazioaren aitortzaren aldeko aldarria egin dute joan den igandean Bergaran, eta “Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren arteko harreman politiko berri” bat galdegin dute, “aldebikotasunean oinarritua”. Foruen deuseztatzearen 150. urteburua eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urtemugaren karietara zabaldu dute Bergarako Adierazpena izeneko oharra.
Honela dio adierazpenak: “Ez dugu iragana berreskuratu nahi. Iraganetik datorren askatasun nahia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016