Hegoaldean | 2026ko Irailaren 03a

Kaleko Afari Solidarioen afera

Donostian beharretan direnei janaria banatzen dien KAS elkartearen eta udaltzaingoaren arteko tirabirak ez dira oraino jabaldu. Oroitaraz dezagun agorril hastapenean Donostiako auzapezak KASi debekatu ziola karrikan baliabiderik gabe bizi diren jendeei afari solidarioak banatzea. Hala ere, debekuak debeku, zenbait jendek segitu zuten gose zirenei borondatez ogitartekoak ematen. Egitate hori ez zen Udalaren gustukoa izan, horregatik, udaltzainek hainbat borondate oneko pertsona identifikatu...

Hegoaldean | 2026ko Irailaren 03a

Donostiako Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioa irailaren 18tik 26ra iraganen da. Euskal zinemaren presentzia 31 filmek segurtatuko dute, eta horietako 26 izanen dira osoki edo hein batean euskaraz. Jose Ramon Soroize aktoreak eskuratuko du aurtengo Zinemira saria.


...

Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a

Afari solidarioak debekatuak Donostian

Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak (KAS) kolektiboari debekatu dio hiriko eremu publikoetan afariak banatzea baliabide gutiko eta egoitza finkorik ez duten jendeei. Jon Insausti auzapezaren arabera, karrikan otorduak ematen diren lekuetan delinkuentzia kasuak emendatu dira, eta horregatik hartu du Kaleko Afari Solidarioak elkartearen ekimena geldiarazteko erabakia.

Karrikako afariak antolatzen dituen KAS kolektiboak fermuki salatu du Udalaren erabakia, honen ondorioz 300 lagun...

Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a

KAS kolektiboaren mobilizazioa

Donostiako Udalak afari solidarioak debekatu eta biharamunean, Kaleko Afari Solidarioak kolektiboak mobilizazioa antolatu du hiriko plaza eta karriketan. Herritar andana elkartu da usaian afariak banatzen diren Konstituzio plazan, ilunabarreko 8etan, “afaltzea ez da delitua” aldarrikatuz. Karrikan bizi diren 300 pertsona baino gehiago jan gabe gelditu direla ohartarazi dute, eta erabakia sustatu duten alderdiak seinalatu dituzte, “PNV, PP, PSOE = VOX” zeraman pankarta...

Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a

Guggenheim munduko zazpi mirari garaikideetan?

Guggenheim Bilbao Museoa munduko zazpi mirari garaikideetako bat izateko hautagai nagusien artean sartu da, World Travel and Tourism Council (WTTC) erakundeak abiatu duen nazioarteko ekimenari esker. WTTC bidaien eta turismo sektoreko ordezkari nagusia da.

Ekimenaren xedea da XIX. mendetik gaur arte sortuak izan diren eraikin, monumentu eta erakunde berezienak hautatu eta aitortza ematea, tokian tokiko ingurunea zaindu eta bidaiatzeko moldea sakonki...

Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a

Donostiako 87. Musika Hamabostaldia

Joan den igandean hasi da Donostiako 87. Musika Hamabostaldia. Izenak dioena baino luzeago izanen da denboran, eta hedatuago espazioan, agorrilaren 30a arte iraunen baitu eta emanaldiak Gipuzkoako hainbat herritan, Araban eta Lapurdin ere (Senperen) izanen baitira. 60 kontzertutik gora preziatzen ahalko dira, eta hauetan “inoizko artistarik hoberenak” bildu dituztela erran dute antolatzaileek.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016