Hegoaldean | 2026ko Irailaren 17a
Espainiako armadako buru zen Beorlegi koronelak gidaturik, 1936ko irailaren 13an Francoren aldeko tropak Errenterian sartu zireneko oroimen ekitaldia egin zuten joan den astean. Karia horretara, herriko merkatuko sartzean murru tindaketa bat egina izan da. Horretan Espainiako gerla zibilaren ondoko errepresioa oroitarazten da. 1936an 9.000 biztanle ziren Errenterian. Haietan kasik 900 gizon abiatu ziren frentera miliziano ala gudari gisa. 99 jende hil ziren gerlan eta auzirik gabeko 29...
Hegoaldean | 2026ko Irailaren 17a
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irailaren 19an hasiko da Hazparnen. Txapelketako lehen aldian zazpi saio izanen dira. Saio bakoitzeko irabazlea hurrengo fasera iraganen da zuzenean. Finalaurrekoa berriz, puntu gehien lortzen zuten bertsolariekin osatuko da, jakinez 2022ko zazpi finalistak han izanen direla zain. Hain zuzen, 2022ko txapelketarekin alderaturik, sei bertsolari gehiago ditu aurtengoak: Arabako bi, Nafarroako bi eta Xilabako bi. Ondorioz, saio bat gehitu zaio txapelketari,...
Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a
Uda bero eta lehorrak ondorio zuzenak utzi ditu Hego Euskal Herrian. Euskalmeten eta Aemeten arabera, abuztuko bataz bertzeko tenperatura 21,9 gradukoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1991 eta 2020 arteko bataz bertzekoa baino 2,4 gradu gorago. 1970etik neurtu den bigarren abuzturik beroena izan da. Nafarroako urtegien betetze maila %56tik %38ra jautsi da hilabete bakarrean.
Euri eskasiak bereziki jo du lehen sektorea. Abeltzainek bazka gehiago erosi beharko dute neguari buru...
Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a
Ceutako migrazio krisia Hego Euskal Herriko karriketara heldu da aste honetan. Asteazkenean elkarretaratzeak egin zituzten lau hiriburuetan, baita Getxon, Tuteran eta bertze hainbat herritan ere. Alde batetik, PPk zuzentzen duen Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak Ceutako hiriari babesa agertzeko deitu zuen. PPk, UPNk eta Voxek bat egin zuten deialdiarekin, eta Euskal Konstituzionalistak taldeak ere mobilizazioak sustatu zituen. Bertzetik, Mugimendu Sozialistak eta talde...
Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a
Osakidetzako eta Osasunbideko medikuek bat egin dute espainiar Estatuan iragarritako greba mugagabearekin. Medikuen sindikatuek asteazkenean hartu zuten erabakia, Espainiako Gobernuak osasun zerbitzu publikoetako langileen esparru estatutu berriaren lege aurreproiektua onartu eta biharamunean. Greba noiz hasiko den eta zer molde izanen duen ez dute oraindik zehaztu; sindikatuen arabera, zaila izanen da irailean abiatzea.
EAEko SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta SMN Nafarroako...
Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a
2027ko maiatzaren 23an eginen diren foru eta udal hauteskundeetarako lehen hautagaiak proposatzen hasi da EH Bildu. Nafarroan Laura Aznal proposatu da berriz ere Nafarroako Gobernuko lehendakarigai izateko. Koalizioaren arabera, hautagaitzak azken hamarkadan egindako lanari segida eman eta eskuinaren "atzera egiteko asmoei" buru egitea du helburu.
Aznal izan zen EH Bilduren zerrendaburua 2023ko foru bozetan. Koalizioak 50.000 boto baino gehiago bildu zituen, bederatzi parlamentari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016