Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a

Langabezia igo eta afiliazioa jautsi da abuztuan

Udako sasoiaren bukaerak ondorioak izan ditu Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Lanbidek eta Lansarek 1.939 langabe gehiago zenbatu dituzte abuztuan, eta Gizarte Segurantzak 11.056 afiliatu galdu ditu. Orotara, 136.372 langabe eta 1.354.557 afiliatu daude lau lurraldeetan.

Langabe kopuruak lurralde guzietan egin du gora: 210 gehiago Araban, 677 Bizkaian, 371 Gipuzkoan eta 681 Nafarroan. Zerbitzuen sektorean izan da emendatzerik handiena, 1.013 langabe gehiagorekin. Industrian,...

Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a

Euskaltegiak betetzeko deia egin du AEK-k

AEK-k 2026-2027ko ikasturteko matrikulazio kanpaina abiatu du, "Euskara eroso ikasi eta bizi" lelopean. Euskal Herri osoan dituen ehundik gora euskaltegiak bete nahi ditu, euskara ikasi, hobetu edo praktikatu nahi duten herritarrei dei eginez. Erakundearen arabera, ikasgelan lorturiko erosotasuna karrikara eta plazara eramatea da xedea, euskararen erabilera eguneroko bizian azkartzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak bertze 300.000 euskaldun oso beharko direla kalkulatu du hamar urteko...

Hegoaldean | 2026ko Irailaren 03a

Rozalejoko jauregia, memoria leku

Zenbait urte hauetan hetsirik egon den Rozalejoko jauregia berriz zabaldu du Nafarroako Gobernuak. Hemendik aitzina, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Memoriaren Institutuaren egoitza izanen da. Oroimen historikoa lantzen duten ikerlariek memoriari buruzko funts dokumentalak kontsultatu ahal izanen dituzte zentro horretan, eta gainera, herritarrentzat ere zabalik izanen da eraikina, erakusketa areto gisa ere baliatuko baita. Irailaren 1etik...

Hegoaldean | 2026ko Irailaren 03a

CAFen trenak Parisen

Trenak ekoizten dituen Beasaingo CAF enpresak hamabortz tranbia eginen ditu Parisko eskualderako, T13 linea orain baino urrunago helaraztea ahalbidetzeko, zehazki. Ile-de-France Mobilités erakunde publikoarekin erdietsi du 150 milioi euro segurtatuko dizkion kontratua. Gainera, ordezko piezak eta tren gehiago hornitzeko parada ere eskainiko du kontratu berriak. Tranbia hauek CAFek Bigorran duen lantegian eraikiko dituzte. Tranbia bakoitza zazpi modulu artikulatuz osatua izanen da. Unitateak...

Hegoaldean | 2026ko Irailaren 03a

Traktore martxa Gasteizen

Laborariek Gasteizko karrikak traktorez bete dituzte agorrilaren 27an, Eusko Jaurlaritzari EAE idorte eremu izenda dezala galdegiteko. Trebiñu eta Arabako Nekazaritza Elkarteak deitua zuen protesta, baina manifestaldiaren helburua ez zen bakarrik Arabara mugatzen, Gipuzkoak eta Bizkaiak ere pairatu baitituzte idortearen ondorioak. Mobilizazioa antolatu dutenen arabera, egoera “muturrekoa” da, eta oraino txarragoa bilakatuko da erakundeek ez badute “premiazko neurririk”...

Hegoaldean | 2026ko Irailaren 03a

Urte politikoa hasi da

Urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseilua iragan da agorrilaren 27an, Donostiako Miramar Jauregian. Karia horretara, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi du alderdi politikoekin eta eragile sozioekonomikoekin bilkurak abiatuko dituela iraileko lehen hamabostaldian, “alferrikako gatazketatik urruntzeko” xedez. Biltzar hauen aipagai nagusiak ekonomia, autogobernua eta etxebizitza izanen direla zehaztu du.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016