Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Euskal futbolariak ohoretan

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan euskal taldeetako jokalariak zoriondu zituen joan den astean, Espainiako Selekzioarekin Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta. Jokolari horietan dira Mikel Oyarzabal, Unai Simon, Martin Zubimendi, Iñaki Williams eta Aymeryc Laporte.

Bere aldetik, Maria Chivite Nafarroako presidenteak Mikel Merino...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Ertzaintzaren indarkeria Donostiako Karmengo bestetan

Donostiako Karmengo bestetan hainbat istilu izan ziren gazteen eta polizien artean, joan den astean. Lau gazte larrialdietara eraman zituzten, eta beste hainbat “kolpe handiekin” etxeratu ziren. Igande arratsean egin zien eraso Ertzaintzak; ordurako besta eremua hetsia zela.

Karmengo besta gunean “giro sanoa” zela kontatu dute gazteek, haatik, egoera bestelakoa zen txosnagunetik kanpo. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak biharamunean...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Berangokoak kargugabetuak

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu ditu 2022ko martxoan Ibai Aginaga euskal preso ohiari ongietorri ekitaldia egiteagatik auzipetuak ziren hamasei pertsonak. Terrorismoaren gorazarre delitua egozten zieten, eta epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen. Fiskalak bi urte eta bi urte eta 9 hilabete arteko espetxe zigorrak eskatu zituen auzipetu bakoitzarentzat, baita 15 urteko inhabilitazioak eta 5.100 euroko isunak ere. Aldiz akusazio partikularrek – Dignidad y Justicia, Vox eta...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Izaro uhartearen jabetzaz

Urtero bezala, Bermeok, Elantxobek eta Mundakak urteko egun bereziena bizi zuten joan den astean, Madalena egunaren karietan. Itsas prozesioak eta Izaro uhartearen inguruko ohiturak milaka lagun bildu zituen urtero bezala Busturialdean, eta besta giroa nagusitu zen hiru herrietan. Urteroko ohiturari jarraituz, Bermeoko itsasontziak Izaro uharterantz abiatu ziren eguerdian, eta bidean herriko auzapezak teila bat bota zuen itsasora,...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Donostiako Jazzaldiaren bilduma

David Murrayk eta Joe Lovanok Donostiako Jazzaldia saria eskuratu zuten joan den uztailaren 23an, Donostiako 61. jazzaldiaren karietan. David Murrayri buruz azpimarratzen ohi da mende erdiz arizan dela jazz modernoaren...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 23a

Euskarafobia gida

ELA sindikatuak Euskarafobia gida argitaratu du euskaldunen hizkuntza eskubideak zaintzeko helburuz. Gida hori egin dute euskararen kontrako bazterketa eta erasoak agerian uzteko eta salatzeko tresna berriak herritarrei eskaintzeko. “Salaketa txokoa” atalari esker, langileek hizkuntza eskubideen urraketen berri emateko parada ukanen dute.

Lan munduan eta bertze eremuetan gertatzen diren “jokabide euskarafoboak identifikatu eta ulertarazi” nahi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016