Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a
Oskorrik bere ibilbide artistikoa gelditu eta 11 urteren buruan, Natxo de Felipe berriz itzuliko da agertokietara Abandonatuak izeneko disko berriarekin. Talde mitikoak argitaratu gabe utzi zituen kantuak berriz hartu ditu Natxo de Felipek proiektua muntatzeko, eta agorrilaren 20an zuzenean aurkeztuko du emaitza Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren karietara.
...Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a
1975eko uztailaren 30ean hil zuten Josu Mujika Aiestaran, Madrilen, ETAko kide talde baten kontrako polizia operazio batean. 24 urte zituen. 51 urte geroago, Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du, eta haren kontrako epaiak ilegitimoak izan zirela onartu du. Halaber, gertakari hura argitzeko auzia martxan da Madrilgo epaitegi batean, eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak jakinarazi du Mujika tiroz hil zuen polizia identifikatu duela eta epailearen esku utzi dituela...
Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a
Uztailaren 1ean Atharratzetik abiaturik eta Euskal Herriko zazpi probintzietan barna 650 kilometro kurritu ondoan, joan den ortziralean (uztailaren 31n) heldu dira Getxora Euskarabenturaren zortzigarren edizioan parte hartu duten 130 gazteak.
Hilabete oso bat ukan dute euskaraz mintzatzeko, lagun berriak egiteko eta esperientzia interesgarriak bizitzeko. Hots, gogo-bihotzak oroitzapen ahantzezinez beterik itzuli dira zein bere etxera.
Honela mintzatu da helmugara heldu berri den...
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a
“Mondragon Inversiones” funtsa indartuko duela iragarri zuen joan den astean Mondragon Kooperatibak. Funts horren bidez, etorkizuneko negozioak sortzea eta hazkundera bideratzea izanen da helburu. Mondragon Kooperatibak hiru enpresa berri jarri ditu abian jadanik: Orbik Cybersecurity, Amets Power Electronics eta Innkia, ziber-segurtasunean, potentzia-elektronikan eta adimen artifizialean ari direnak.
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a ELA, LAB eta ESK sindikatuek Mercedes-Benz enpresa salatzen dute. Honek Gasteizen duen lantokian tenperatura gorei buru egiteko neurririk hartu ez duela leporatzen diote. Sindikatuen hitzetan, “langileen osagarria arrisku larrian” jarri du enpresak. Ondorioz, “ingurumen baldintza egokiak” ziurtatzeko eskaera egin...Langileak berotearen aitzinean
Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a
Euskal enpresarientzat “ez da arazorik negoziazio-mahaietan euskaraz aritzeko”. Tamara Yague Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresari elkarteko presidenteak horrela erantzun zion ELAk eta LABek euskara hutsean negoziatzeko duten asmoari: “Guk ez dugu inoiz arazorik ukan euskaraz negoziatzeko baliabideak jartzearekin. Mahai askotan euskarazko hartu-emana dugu”. Yaguek azpimarratu zuen
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016