Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 19a

Iratxe Sorzabalen kasua Nazio Batuen Erakundean aurkeztua

Giza Eskubideen Behatokiak (GEB) Nazio Batuen Erakundera eraman du Iratxe Sorzabal ETAko buru ohiaren kasua. Euskal erakundeak CEDAWi (Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Komitea) galdegiten dio tortura delituaren preskribaezintasuna argi eta garbi ager dadila nazioarteko betebehar eta engaiamendu gisa.

Nazioarteko galdeaz gain, GEBek 2001ean Sorzabal arrastatu zuten guardia zibilen kontrako salaketaaurkeztua du Auzitegi Nazionalean. Torturengatik...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 19a

Euskal Herriko Torturatuen Sarea

Euskal Herriko Torturatuen Sareak bere bigarren Batzar Nazionala egin du otsailaren 14an Eibarren, 500 lagunen parte hartzearekin. Ekitaldia baliatu dute “Espainiako Estatuko segurtasun indarrek sistematikoki torturatu dutela aitortzeko garaia” dela ohartarazteko.

Ildo horretan, torturatuen sareak lege berri bat galdegin die Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuari, Hego Euskal Herrian Espainiako Estatu indarkeriaren biktima izan direnak “ofizialki eta kolektiboki...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

Zulueta eta Enparantza abokatuak presondegi zigorpean

Espainiako Auzitegi Gorenak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak preso sartzeko Auzitegi Nazionalaren agindua berretsi du, zazpi urte eta erdi eta lau urteko zigorra betetzeko, hurrenez hurren. Auzitegi Nazionalak hamar egun natural eman dizkie eta ohartarazi, behin irmo deklaratu ondoan epaia betearazten duen deliberoa betetzen ez bada, bilatzeko eta atxilotzeko aginduak emanen direla, preso sartzeko. Zuluetaren eta Enparantzaren defentsak helegitea aurkeztuko du Auzitegi...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

Zaldibarko auzapez ohia, auzitegira deitua

Durangoko magistratu batek Zaldibarko auzapez ohia Arantza Baigorri (EH Bildu) auzitegira deitzea deliberatu du. Arantza Baigorri 2018ra arte Zaldibarko auzapeza zen eta harekin batean, Herriko Etxeko arkitektoak eta idazkaria ere auzitegira deituak izanen dira.

Joan den otsailaren 6an sei urte bete dira Zaldibarko hondakindegian litatze erraldoia izan zela. Oroitzen gira ezbehar hartan Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil zirela. Geroztik, hainbat ikerketa eginak izan...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

40.000 lan-istripu Euskal Autonomia Erkidegoan

2025ean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 37.683 lan-istripu gertatu ziren, hau da, 103 lan-istripu egunero. Gainera, 30 langile hil eta 183 zauritu larri izan ziren. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arabera, zifra horien artean, lanaldiko ezbeharrak, in itinere (etxetik lanera joan-jinean) gertatuak eta erorketak zenbatzen dira. Lanaldian gertatu istripuak 31.712 izan ziren iaz, (-%6,8) nonbait han. Bestalde,

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

BBVAk 10.511 milioi euroko irabazi garbia

BBVA bankuak 10.511 milioi euroko irabazi garbia ukan zuen 2025ean, hots aitzineko urtearekin konparatuz %4,5 gehiago. Kopuru hori termino arruntetan hartua dela jakin behar da. Bestela erranik, dibisen inflazioaren eragina kontuan hartzen ez bada eta etengabeko aldaketa-tasa erabiltzen bada, BBVAren irabazien igoera %19,2koa izan zen joan den urtean. “Onura errekorra lortu dugu eta, berriz ere, hazkundea eta errentagarritasuna uztartzeko dugun gaitasunagatik nabarmentzen gara. Lan bikain...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016