Azalekoa | 2017ko Agorrilaren 17a

Zoe Bray margolariaren erakusketa Berlin hirian, Alemanian

Zoe Bray

Zoe%20Bray%20margolariaren%20erakusketa%20Berlin%20hirian_%20Alemanian

Gure asteroko marrazkilaria, Jerusalemen bizi den Zoe Bray artista jeinutsua, Alemanian dugu garai honetan, Berlinen.

Gure asteroko marrazkilaria, Jerusalemen bizi den Zoe Bray artista jeinutsua, Alemanian dugu garai honetan, Berlinen. Han zabalik dauka muntatua duen erakusketa berria: "Ardiak eta Jendeak: artzaingoaren bestelakatzeak Palestinan eta Euskal Herrian". Berlingo Euskal Etxearen sustapenarekin du erakusketa hori antolatua On Egin euskal jatetxean (Wildenbruchstrasse, 88, Neukolln, Berlin. http://www.oneginberlin.de) agorrilaren 11tik 29a arte. Erakusketa horrek formatu ttipiko obrak ditu zabaltzen, "diorama" gisa aurkezturik, kartoi birziklatuetan moldatuak. Bi herrialde horietan, Palestinan eta Euskal Herrian, "artzaingoa asko aldatu da azken hamarkada hauetan" dio Zoek eta erakusketa horrek aldaketa horien lekuko izan nahi du. Zoe Bray, margolaria izateaz gain, antropologo ere da. 2015a arte, irakasle zen Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen zentroan. Amarengandik euskalduna da (Oztibarre) eta aitarengandik ingelesa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2017/08/17

Añanako Gatz Harana

P.J.

Añanako gesaltza, gibelean herria
Ananako%20gesaltza_%20gibelean%20herria

Duela urtea nonbait han, Graxi Solorzano azkaindar adiskideak Añanako Gatz Haranaz aipamen polita egin zaigun kazeta honetan berean, Azkaingo jende multzo batekin harateraineko itzulia eginik.

Irakurri segida

3414. zbk

Familiak badu baratze baten eite ez bazira beti han laster sasitzen da.

Serge Joncour

Gure Hitza | 2017/08/17

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016