Euskal diaspora | 2017ko Agorrilaren 17a

NABO Euskal Kantari Egun jendetsua joan den asteburuan Gardnervillen

Joseba Etxarri

Errenteriako (Gipuzkoa) Zaria Koru Eskolako abesbatza Gardnervillen, Imanol Elizasuren zuzendari (argazkia EuskalKultura.com)
Errenteriako%20(Gipuzkoa)%20Zaria%20Koru%20Eskolako%20abesbatza%20Gardnervillen_%20Imanol%20Elizasuren%20zuzendari%20(argazkia%20EuskalKultura.com)

Azken urteotako jendetzarik handiena bildu du joan den asteburuan Gardnervillen, urte guziz agorrileko bigarren asteburuan bertan egiten den herriko euskal piknik eta bestak, aurten NABO Kantari Egunarekin batera egina.

GARDNERVILLE, NEVADA

Azken urteotako jendetzarik handiena bildu du joan den asteburuan Gardnervillen, urte guziz agorrileko bigarren asteburuan bertan egiten den herriko euskal piknik eta bestak, aurten NABO Kantari Egunarekin batera egina. Ekitaldia ortzegun arratsaldean hasi zen ortzaiztar jatorriko Marie6Louise eta JB Lekumberry anai-arrebek kudeatzen duten JT euskal jatetxean. 425 bat afari zerbitzatu zituzten, bi txandatan. Ondotik, erromeria edo dantzaldi euskal-amerikarra jin zen, musikari gisa Jean-Pierre eta Manuela Etchechury eta Jean Flesher ari Izanik. Renoko dantzariek euskal dantza erakustaldia eskaini zuten, eta dantzatzeko musika goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen. Haatik hori sargia baizik ez zen izan, egiazko besta eguna ibiakoitza baitzen. Ibiakoitzean, egitaraua goizeko 11etan hasi zen, aita Mike Lastirik emaniko euskal mezarekin. Mezaren edergarri, San Frantziskoko klika, Valerie Etcharren Arrechea eta Caroline Izoco Chiramberro txistulariak eta agurra dantzaria, Etchamendy anai-arrebak kantari eta Donostia ondoko Errenteriatik jiniko Zaria Koru Eskolako korala, Imanol Elizasu zuzendari. Segidan barbakoa bazkaria, Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxekoek prestatua, eta ondotik, arratsaldeko hiruak irian, NABO Kantari Eguna abiatu zen.

Kantari andana aurten Gardnervillen. Izan ere, programa, pentsatu baino oren bat eterdi gehiago luzatu zen, eta hala ere kanta prestaturik tranpaldo gainera kantatzera ateratzeko gogoz geratu zenik egon zen. Bi gonbidatu berezi: Errenteriako (Gipuzkoa) Zaria Eskolako Korala, eta alabarekin AEBetan oporretan den Jean Bordachar kantari xiberotarra. Bordacharrek jendeak hunkitu zituen bere bi kantekin. Zari Eskolako koralak, bere aldetik, 40 bat minutuko kontzertu ederra eskaini zuen hameka euskal kantu ederrez. Horietaz aparte, kantari txalotuenak seguruenik Maurice Negueloua eta bere alaba txiki Giselle izan ziren, "Xoxuak galdu du..." haur kanta kantaturik. Anitz kantu kantatu ziren, tartean "Xalbadorren heriotzean", "Nevadara joan nintzan", "Zazpiak oihal batetik" eta "Hegoak". Gauez, bala, aitzineko eguneko musikari berekin: ederra hori ere, hiru belaunaldi euskal-amerikar ikus baitzitekeen bestan partzuer. Asteburua, JT kantinan igande goizean eginiko gosariarekin bururatu zen.

AGORRIL LANPETUA

Hunako hitzorduak azpimarratuko ditugu heldu diren bi asteetakoak: espedizioa eta euskal besta Saint-Pierre eta Mikelunen; euskal bestak San Frantzisko eta Chinon, eta Munduko Mus Txapelketa bi hiri horietan; eta buruilaren 3an, Legazpin Artzai Eguna, omenaldia Euskal Artzainak Ameriketan elkarteari eta artzain amerikanoen urteko bilkura Legazpi herri gipuzkoarrean, sari bat emanik Bankako Oçafrain anaieri. Opor onak izan!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3414. zbk

Familiak badu baratze baten eite ez bazira beti han laster sasitzen da.

Serge Joncour

Gure Hitza | 2017/08/17

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016