Inbido | 2017ko Agorrilaren 17a

Arbézie printzerri ttipi-ttipia

Muslaria

Sail huntan berean, ez hain aspaldi, aipatuak ditugu biziki eremu ttipia hartzen duten estatu batzu. Vatikanoa, Erroman, Aita Sainduaren kondukoa, ttipi-ttipiena izan behar da...

Sail huntan berean, ez hain aspaldi, aipatuak ditugu biziki eremu ttipia hartzen duten estatu batzu. Vatikanoa, Erroman, Aita Sainduaren kondukoa, ttipi-ttipiena izan behar da... Haren aldean, Andorra eta Monako bezalako printzerriak handiak ere dira! Bainan ikasi berria dugu badela hor nunbait printzerri bat aise eta aise ttipiagoa, etxe bakar batekilakoa, etxearen inguruko lur poxi batekin... Deitzen da Arbézie, izen bat aise euskalduntzen ahal ginukeena,

Arbezia

idatziz berdin... Salbu hara, legez-lege eta beraz oÀ¯'¬'zialki ez da izen hortako printzerririk. Hango bereko jendek dute, eta handik hurbil bizi diren batzuk, printzerria dela erraiten, eta jabea printze daukate, halako irriño bat eginez, halako trufa musika aireño batekin orobat. Jabeari eder omen zaio haatik hola deitua izaitea, nahiz berak dion ez dela aski aberatsa buruan ezar lezakeen urrezko korona baten erosteko...

Istorio harrigarria

Arrunt berezia den printzerri horren istorioa arras bitxia da eta frango irringarria ere kausi ditake... 1862an hasten da, Frantzia behere hortako Jura departamenduan, Suitzako mugan. Norbaitek erranik muga-harri bat bazela ez zena batere bere tokian, untsalaz haratxago beharko zena... Ikerketa bat akulatua izan zen eta paper zahar asko miaturik, argi eta garbi À¯'¬'nkatua izan zen baietz ba muga-harria behar zela lekuz aldatu... Napoleon III inperadoreak ere bere sudurra sarturik afera hortan... Frangotan gertatzen den bezala, erabakia hartu zen beraz bainan gero nehor ez mugitu, zonbait hilabeteren buruan baizik, muga harriaren bere toki berrian paratzeko. Arte hartan, muga-harria ezarri beharra zen tokiko lurraren jabe zen gizon bati hauxe jin zitzaion bururat, han berean behar zuela etxe bat eraiki, arrunt mugaren gain-gainean izanen zena beraz. Artetik erraiteko, gizon hori kontrabandatik bizi omen zen... Dena den, obran hasi zen... Denbora heietan etxe baten zure lurretan eraikitzeko ez zen baimen beharrik... Muga-harriaren ezartzeko tenorean, ohartu ziren untsalaz muga-harria etxearen barnean beharko zela, etxearen eskualde bat Frantzian izanki eta bestea Suitzan... Hots, muga etxearen erdiz-erdi pasatzen... Obrak poliki abantzatuak izanez, utzi zituzten aitzina segitzerat eta hola egin zen etxe handixko bat, kontrabandako toki arraroa... Berrogoi bat urteren buruan, lehen jabearen semek etxea saldu zuten. Erosleak obra batzu akularazi zituen etxea hotel gisa baliatzeko, ikusiz turismoak bazuela gero eta arrakasta gehiago... Izena arras asurtia eman zioten, eta beti bera dauka, "Hotel Franco-Suisse"...

Ministroak errana

Hotelak baditu bi sartze, batto Frantziatik eta bestea Suitzatik. Ganbara batean, senar-emazte batzu etzaten badira ohe berean eta elgarren ondoan, batto Suitzan da eta bestea Frantzian! Beste logela batzutan etzaten denak burua Frantzian du eta zangoak Suitzan! Bi jatetxe badira, batto, fama handia bildua duena, Suitzan, eta bestea, merkeagoa, toki gehiagorekin, Frantzian. Behin, iragan mende hortan, kargudun askok gaitzeko itzulia egin zuten ikusteko nihun ez zenez ba Suitzako muga hortan arrangura berezirik. Etorri ziren bistan da arrunt mugaren gainean den hotel hortarat. Han zen, besteak beste, Edgar Faure frantses politikari ezagutua, Jura departamenduko deputatu zena keinka hartan. Hitzaldi bat egin zuen, azpimarratuz arrunt berezia zela etxe horren kasua. Mintzaldi hortan zuen erran etxe hori printzerri bat zela nolazpait! Jabea Max Arbez izanki, printzerria deitzen ahal zela beraz Arbézie... Beroan bero, erran ere Max Arbez egiazko printze bat zela, Max lehena! Hori aditurik, denak txalo eta txalo! Geroztik da etxe bakarreko xoko hori printzerri ekarria, legez-lege ez bada ere eskualde hartako jendeen solasetan bederen...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3414. zbk

Familiak badu baratze baten eite ez bazira beti han laster sasitzen da.

Serge Joncour

Gure Hitza | 2017/08/17

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016