Gure Hitza | 2017ko Agorrilaren 17a

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai, kakahuetak lurpean sortzen dira...

Ez denak, haatik, berrikitan frantses irrati handi bat entzutean ikasi dugunaz. Petrolioan ere sortzen omen dira! Paris Saint-Germain futbol klubak 222.000.000 eurotan erosi berria du Bartzelonari Neymar futbolaria, 25 urteko brasildar izarra. Ez zen orainokoan egundaino ikusi neurri horretako kontratu erraldoirik, alta futbolak aspaldian neurriz kanpoko diru erokerietan ohituak gaitu. Berrehun eta hogeita bi milioi euro! PSG klubaren qatartar jabeak omen du diru zama alimale hori ordainduko. Delako irratiaren arabera, Qatarreko petroliodunentzat "pegeseria bat, aperitifa denborako kakahuetak, besterik ez!" Hauxe bada! Eta hara nun aipu den Pariseko klubak Kylian Mbappe 18 urteko futbolari gaztea ere erosi nahi lukeela Monacori, kakahueta meta berdintsuarentzat edo doi bat apaltzeago.

Kakahuetek ez dute balio berdina denentzat. Petroliodunentzat, goragoko diru zama porroskeria baizik ez bada, kakahueta ekoizleentzat bertzerik da. Txina eta India dira kakahuetaren ekoizle handienak. Ameriketan (funtsean, aztekar hitz batetik heldu omen da kakahueta izena) eta Afrikan ere frangotto ekoizten da, bai eta gutarik arras hurbil, Landesetan. Kakahueta gehiena olio egiteko baliatua da eta parte bat, beraz, gure aperitifak hazi idorrez ontzeko. Kuriositatez joan naiz kakahuetaren munduko gaurko kurtsoa edo balioa zein den ikustera. Bana beste 1,28 euro kiloa, omen. Hots, deus guti, galdegiten duen lanarentzat. Prezio horretan, zenbat mende bizi behar ote luke kakahueta ekoizle batek Neymar edo Mbappek istant batez hunki dezaketenera heltzeko? Anartean, gu segurik, kazeta honetako langile eta berriketari, bi astez oporretara joanen gara... kakahuetarik gabe! Laster arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3414. zbk

Familiak badu baratze baten eite ez bazira beti han laster sasitzen da.

Serge Joncour

Gure Hitza | 2017/08/17

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016