Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Agorrilaren 17a
Euskal gasnaren besta
"Makeako Laborariak" elkarteak (lehendakari Xemartin Auchoberry) Euskal Gasnaren Besta antolatzen du Euskal Herriaren bihotzean, Makean, agorrilaren 25ean.
"Makeako Laborariak" elkarteak (lehendakari Xemartin Auchoberry) Euskal Gasnaren Besta antolatzen du Euskal Herriaren bihotzean, Makean, agorrilaren 25ean. Laborariak, kabala hazleak eta gasna egileak bilduko dituen besta egun handia. Besta horren helburua da tokiko laborantza eta eragile (aktore) guzien sustatzea, gure euskal lurraldea zainduz eta kalitateko mozkinak segurtatuz; eta berezikiago Makeako ekoizpen handienetarik bat erakustea: euskal gasna. Laborantza, herriko aktibitate ekonomiko nagusia da, 540 biztanlerentzat badaudela 6 etxalde behi esnearekin, 4 etxalde ahuntz esnearekin eta gasnategi handi bat. Dinamika hori aitzina eramaiteko pentsatua da beraz euskal gasnaren besta hori. Egun osoan, Makeako plazan, izanen da gasna, ardi eta esnearen inguruko merkatu, tailer, jastatze, haur joko eta animazio asko. Huna programa xeheki.
11:00-20:00 Ekoizleen merkatua, gasnatze erakusketa, pintxo eta edari jastatze gasnaren inguruan tokiko sukaldariek prestaturik bai eta izozkiak zuzenean prestaturik plantxa hotzean, hau zinezko berritasuna!
11:00 Pilota partida: Olhagaray-Carricart/Bonetbelche-Oxarango.
13:00 bazkaria Ogibarnia eta Bidegaray ostatuetan menu bereziarekin, tokiak aitzinetik arrastatuz (05 59 93 30 60).
13:00-18:00 Gasnaren jastatzea gure bost zentzuak erabiliz.
14:00-16:00 Ardi moztea.
15:00-17:00 Gasnatze erakusketa.
18:30 Artzainen lasterkaldia (9km) plazatik abiatuz Urtsun gaindi, parte hartzea 10€ (izen emaiteak www.lefromageenfete-macaye.fr webgunean)
18:45 Haurren lasterkaldia (1,5km), parte hartzea 5€
20:30 Artzain xakur lehiaketa.
22:00 Dantzaldia Holako taldearekin.
Besta guziz aberatsa. Aparkalekuak izanen dira auto eta autobusentzat. Orori ongi etorri!











