Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Agorrilaren 17a

Behi lasterrak

J.A.

Nahiz Hazparnen aspaldiko ohidura izan, behi laster gutiago antolatua da.

Nahiz Hazparnen aspaldiko ohidura izan, behi laster gutiago antolatua da. Behin ihauterietan ziren bainan geroztik ainitz urtez udan izan dira eta gertakari hunek ainitz jende biltzen zuen karriketan. Azken urte hautan jendea xuhurtu da eta karrikako behi laster egunak ere molde berean. Aurten agorrileko igandetan baizik ez dira antolatuak. Ohiko behi lasterrak gutituak badira, Joko plazan egiten diren behi laster ikusgarriek arrakasta haundia biltzen dute. Hauek asteazken guziz badira arratseko 9etarik aitzina. Behi joko asko eskainiak dira, astoekin gai irringarri batzu ere gainerat. Aratxe bat ateratzen ere dute haurrentzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3414. zbk

Familiak badu baratze baten eite ez bazira beti han laster sasitzen da.

Serge Joncour

Gure Hitza | 2017/08/17

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016