Inbido | 2020eko Otsailaren 13a

Izurrite handiak

Mundu guzia hortaz mintzo da, Xinan agertu den gaitz hortaz! Han gaindi, eriak ba milaka eta hilak ehunka. Hirigune handi askotan, jende guziak etxen egon behar, gaitza ez dadien heda, gobernuak biziki neurri xorrotxak harturik. Denetan halako beldur bat sartua edo sartzen ari, nun zoin diren arriskuak, gaitza noraino hedatzen ahal den eta denen buru nolako kalteak egin dezazkeen. Adituen arabera, birus berri bat da gisa hortan agertua. Ez da segur lehen aldia holako zerbait gerta...

Inbido | 2020eko Otsailaren 06a

Auschwitz

Auschwitz! Hitz hori aditzean, edo irakurtzean berdin, untsa oroitzapen hitsak harrotzen dira! Hitsak baino hitsagoak zinez! Auschwitz izana da bost urtez Hitler diktadore zentzugabearen aldeko errabiatu batzuk eraiki eta kudeatu herio-kanpo izigarria, denetako handiena! Egun hauetan ukaiten du aipaldi, duela xuxen 75 urte, 1945-eko urtarrilaren 27-an, erruso armadak "libratu" baitzuen. Libratu hitz hori arras xuxena den, hori besterik da. Han ziren deportatuak beren kasu egileek ...

Inbido | 2020eko Urtarrilaren 23a

Zakur eta gatu...

Urte guziz, bereziki uda betean, gauza bera gertatzen da, jendeak oporretarat joaiteko tenorean, zernahi zakur eta gatu nornahik nun nahi uzten ditu beren gisa! Ez berekin eremaiten ahal eta ez jakin nun uzten ahal diren... Bainan hauxe da gauza berria, azken hiruzpalau urteetan gaitz hori emendatu da eta holako frango gertatzen da orai edozoin sasoinez, neguan ere berdin, ez beraz uztail-agorriletan bakarrik. Larrilarria akulatu ikerketa batek salatzen du urtean ehun mila xakur e...

Inbido | 2020eko Urtarrilaren 16a

Duela ehun urte

2020a ere jin zauku beraz. Egun, jauzi batez joaiten bagine ehun urte gibelka, behako bat emanez 1920 urteari. 14ko gerla ikaragarri hura bururatu berria zen, bake-hitzarmena aitzineko ekainean izenpetua. Bazterrak minbera zauden haatik, denek gogoan zituztela gerlak egin makurrak, hainbeste hil eta hainbeste kolpatu, hainbeste etxe, funts eta ontasun itsuski fundituak. Askoren esperantza, holako gerla izigarri baten ondotik, mundua hein bat zentzatuko zela eta etzela gehiago gis...

Inbido | 2020eko Urtarrilaren 09a

Ziburuko eltzegintza lantegia

Guziz famatua izana da Ziburuko eltzegintza lantegia, 1919an sortu zena eta 1995ean alde bat desagertu. Anitzek euskaraz ere "poteria" deitzen zutena. Luzaz eta luzaz arrakasta gaitza ukan dute etxe hortarik ateratzen ziren eltze apainduek. Funtsean, oraino ere hala dute eta badira biziki kario saltzen direnak. Galdea ere gisa hartakoa izankieta. Lantegi hortaz Jakintza elkarteak baditu plazaratuak lan zonbait guziz baliosak. Eta horra nun ja agertu horien gehigarri bezala, Eguber...

Inbido | 2020eko Urtarrilaren 02a

Tahiti, biziki urrun bainan Frantses ekarria

Biziki urrun da Tahiti ugartea, munduaren beste punta batean nolazpait, eta horra nun aspaldixkoan zernahi aipaldi baduen gure artean. Bereziki Miarritzen. Eta zergatik hori? Parekatze zerbaiten abiadura ba ote da? Ja, ez da batere holakorik! Gertatzen dena arrunt besterik da. 2024an, udako Olinpiar-jokoak Parisen beharrak dira. Surf jokoa sartua dute joko horietan bainan surf lehiaketarik ezin da Parisen egin, itsasoa behar baita eta gisa hartako uhainak ere ba. Hots, ezinbestean...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016