Inbido | 2019ko Urriaren 17a

Hoinbeste animale mota desagertzeko irriskuan

Joan den astean sail huntan berean jadanik arizana niz gai hortaz, zernahi animale mota badirela desagertzeko irriskuan direnak. Itzuli handi bat eginez Ipar-Buruko eremu hormatuetarik Tibet herrialderaino Afrikako oihanetan gaindi. Irakurle batek konplimenduak ere egin daizkit, holako gauzak behar direla artetan bederen aipatu, geroari buruz munta handikoak direla. Beroan bero, erasiaka bezala arizan ere zaut haatik, hitz bat ere ez dutala erran gure eskualde hauetan desagertzeko...

Inbido | 2019ko Urriaren 10a

Hoinbeste animale mota desagertzeko irriskuan!

Ingurumenaz badela gero eta axola gehiago, eta bioaniztasunaz badirela nun nahi arrangura handiak, gai horiek usu aipatzen dira eta zinez biziki gogoetagarriak ditugu. Gero eta hobeki ohartzen ere gira zernahi animale mota badirela alde bat desagertzeko irriskuan. Gai hori gogoan, balitake liburu handi baten egitekoa. Segur, lehen ere abere frango desagertu da eta jakintsunek oroitarazten daukute konparazione dinosauro delakoak bazter guzietan bazirela trumilka denbora batez eta ar...

Inbido | 2019ko Urriaren 03a

Hormagune alimale horiek

Munduan gaindi, bada zernahi hormagune edo izoztegi, bi hitzak agertzen dira eta artetan nahasten funtsean, hormategi eta izozgune ere ikusi baititugu. Horiek oro erabiliak euskaraz, gure artean beraz, frantsesez "glaciers" deitzen diren eremuentzat. Oro har, alimaleko eremuak hartzen dituzte. Denborarekin muntatuak dira, mendeak jin eta mendeak joan, elurra aski metatu den tokietan, elur hori azkarki tinkatua izanez, gero ur bilakatua eta hormatua. Gehienik ikusten dira mendietan...

Inbido | 2019ko Irailaren 26a

SEPANSO? Bainan zer da hori?

SEPANSO izena ez dukegu arrotza, ez balinbada ere egun guziz erabiltzen ditugunetarik. Egun hauetan hain xuxen, ukaiten du aipaldi frango, SEPANSO erakundeak bete baititu bere 50 urteak. Bordeleko aldean egin den biltzar baten karietarat. Haste-hastetik, bai eta erran ginezake gero eta gehiago, ingurumenaz du axola handiena, Akitania lurraldean gaindi, ingurumen horren gero eta sanoago atxikitzeaz. Bioaniztasuna beti gogoan. Erakundea Arkaxoneko aldean sortu zen itsas-ainhara mot...

Inbido | 2019ko Irailaren 19a

Bahamas ugarteak

Badu orai kasik hiru aste mundu guzia mintzo dela Bahamas ugarteetaz, ezinago bortitza izan den orrona itsusi batek eman baitiote ikaragarriko zafraldia. Izigarriko euritea eta gaitzeko haize basak, alimaleko makurrak izan dira. Hil andana bat, 45 gutienez, zonbait egunen buruan ateratu kondu baten arabera, aise gehiago hain segur denen buru, jende asko baitira desagertuak, nihun ez ageri... 13.000 etxe lurrean, bazter guzietan zernahi kalte! Anitz denbora beharko da eta anitz diru...

Inbido | 2019ko Irailaren 12a

Txirrindularien Espainiako itzulia

Aurten gure artean ere sekulan baino gehiago aipatu da txirrindularien Espainiako itzulia, ardura Vuelta deitzen dutena hor gaindi. Hoinbeste aipaldi ez da batere harritzeko, lehiaketa hori gutaraino jin baita alabainan. Biarnoan izanik Ipar-Euskal-Herrian barna segitu baitu, haitada baten abiatzea Donapaleun eginez. Txirrindulari lehiaketa guzien artean ezagutuenetarik da itzuli hori, sailkapen bat egin behar-eta hirugarren ezar ginezake, Frantziako itzulia lehen eta Italiakoa bi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016