Inbido | 2019ko Martxoaren 14a
Bi hilabete eta erdiren buruko, hauteskundeak dira Europamaileko legebiltzarraren berritzeko, hori bost urtetarik egiten- eta. Maiatzean izanen dira alabainan. Frantzian 26-an. Beste herrialdetan aste berean bainan ez baitezpada egun berean. Berriki arte, bazterrak ez dira biziki mugitu. Orai hasi dira harrotzen, Emmanuel Macron frantses presidentak dei bat zabaldurik Europa batuan gaindi, azpimarratuz Europa batuak munta handi-handia baduela denentzat, behar dugula beraz begiratu bainan berr...
Inbido | 2019ko Martxoaren 07a
Untsalaz ihauteria bururatua da. Lehen hala izaiten zen segurik keinka huntan, garizuma hasia izanki-eta. Orai, gure eskualdetan behin, muga hortaz ez da axola bera, ainitzek ahantzia ere dukete. Dena den, aitzineko egunetan abiatu saila segituko dugu aste huntan oraino ez baigaude aipatu gabe Italiako ihauteriak, itzuliño bat eginik Hego-Ameriketan, Alemanian, Belgikan eta Espainian barna, hor gaindi ainitz tokitan baitira ihauteria besta arrakastatsuak. Bainan nola ez aipa Italiakoak, bizi...
Inbido | 2019ko Martxoaren 03a
Ihaute-bestak gogoan segitzen dugu aste huntan ere. Hego- Ameriketan izanik, gero Alemanian eta Belgikan, bagoaz Espainiarat. Bazterrerat utziz haatik Hego Euskal Herriko ihauteriak, ez aparantziarik ere gutiesten ditugulakotz bainan gure artean biziki ezagutuak baitira. Denek jakinki ihauteria gaitzak izaiten direla Donostian, Tolosan eta beste hiri frangotan. Guziz famatuak ere Nafarroan ospatzen diren batzu, Ituren, Zubieta eta holako herri zonbaitetan, Lantzekoa ere denek gogoan bixtan de...
Inbido | 2019ko Otsailaren 21a
Azken bi aste horietan, lehenik ibiliak gira Hego-Ameriketan eta gero Alemanian, beti gai bera gogoan, ihauteriakari egiten diren besta bereziak. Aldi huntan ere beretik segitzen dugu Belgikako ihauteriak aipatuz. Aipatuenak, aspaldian fama handia badutenak, Hainaut eskualdean muntatzen dituztenak eta bereziki Binche herrian. Hau jendetzaz Miarritzeren heineko hiri bat da. Ainitz espantu egiten dute betidanik beren ihauteriaz. Hauxe diote deplauki: "gure ihauteria munduan bakarra da hoin eder...
Inbido | 2019ko Otsailaren 07a
Ihauteria hor dugu. Edo ihauteak hor dira, hori ere aditzen da alabainan. Bi hilabetez segidan, hiruez ere berdin, bazterrak gisa hartarat harrotuko dira. Erromanoen ganik jina ditake usaia hori. Ohidura heiek sortua omen neguburua ospatuz. Dena den, gure eskualdean ere, ihauteria berriz azkartua da, eta ez guti, denbora batez arras motteldua egonik. Aurten, aitzineko urte horietan bezala, bada eta izanen da hitzordu asko eta asko. Xuberoko maskarada badabila herriz-herri. Ainitz tokitan ibil...
Inbido | 2019ko Urtarrilaren 31a
Frantzian gaindi segur bainan ere mundu guzian barna biziki ezagutua izana da Pierre apeza eta oraino ere fama handia dauka. Alde batetik, 1954-an, negu bortitza zen keinka batean, irrati baten bidez dei bat zabaldu baitzuen aterberik etzutenen alde, bazterrrak azkarki inarrrosi zituen dei hunkigarri bat. Bestetik, geroxago gaitzeko sail baliosa sustatu baitzuen, laster hedatu zena eta beti hor duguna, behartsuen aldekoa, hori da Emmaüs delakoa. Horiek hola, bada gauza bat gutiago aipatzen d...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016