Inbido | 2018ko Ekainaren 07a

Kilauea su-mendiaren larderia

Jauziño batez goazen egun Barea edo Pazifikoa deitzen duten itsasoaren hegoaldean nunbait kokatzen den Hawai ugarteraino. Ipar- Ameriketako Estatu Batuen kondu ekarria da, nahiz Estatu horietarik biziki urrun den. Badu orai zonbait aste noiz nahi aipatzen dela ugarte hori eta ez arrazoinik gabe bixtan dena. Han badira bospasei sumendi eta heietarik batto, Kilauea deitzen dena, itsuski iratzartua da, makur frango eginez. Egia erran, iratzartze horrek ez du nehor biziki harritu. Jazkotzat su-m...

Inbido | 2018ko Ekainaren 01a

Feroe ugarteak

Ipar-Europan dira Feroe ugarteak. Itsasoan galduak edo gordeak bezala, denetarik urrun, Islandia, Norvegia eta Eskoziaren artean. Hogoita-hamar bat ugarte dira orotarat bainan dotzena batean, arras ttipiak ere dira, nehor ez da bizi. Hemezortzitan badira biztanleak, arras guti egia erran, denetarat 51.000 ezbaian, berrikitan egin kondaketaren arabera. Baionaren heintsua beraz, doidoia gehixago. Jendetzaren laurdena nunbait han bizi da Torshavn hirinagusian. Eremuz ugarte horiek denen artean B...

Inbido | 2018ko Maiatzaren 24a

Jauziño bat Araba hegoaldeko puntaraino III- Hiru dantzari Herriko Etxean

Bada gauza bat arras berezia egun guziz gertatzen dena Guardia herrian. Gainerat, egun guziz lau aldiz. Eta uda betean, sei aldiz! Herritarrak jarriak dira gauza horri eta kanpotiarrek handizki preziatzen dute. Herriko Etxearen aitzinerat joan behar da ikusteko eta aditzeko zer den ixtorio hori. Herriko Etxea, plaza pollit baten bihotzean dena, eraikin ederra da berenaz. Lau bandera badira han agerian: ikurriña, Euskadi erkidegoan baigira, Espainiakoa, Europa batuarena eta Arabako Foru Aldun...

Inbido | 2018ko Maiatzaren 17a

Jauziño bat Araba hegoaldeko puntaraino. II- Bi eliza eta zernahi arnotegi

Guardia eta inguruko herrietan badituzte bi mozkinbide nagusi, biak elgarri lotuak, arnoa eta turismoa. Eraikinen aldetik Guardian berean badute ondare aberatsa eta bereziki bi eliza. Biak Erdi-Arokoak, frango handiak eta biziki ederrak, bien zati batzu UNESCO nazioarteko erakunde nagusiak sailkatuak handizki babestuak izan behar direnetan. Batto da, karrika nagusian, Erregeen Andredena Ma ria eliza, españolez deitzen dutena Santa Maria de los Reyes, bere sartze xoragarriarekin, eta bestea, ...

Inbido | 2018ko Maiatzaren 10a

Jauziño bat Araba hegoaldeko puntaraino I- Biasteri ala Guardia?

Berrikitan, Ziburuko besta-komiteak antolaturik gisa hortako ateraldia, berrogoi bat lagun izanak gira Araba probintziako hegoaldean, eskualde hortako punta-puntan, Ebro ibaiaren bazterreko herrietan. Iparraldean bizi girenek ez ditugu aski ezagutzen toki horiek, alta balio du itzuliño baten egitea han gaindi. Egia erran, ez da sobera presatua izan behar, bi oren eta erdi segurik behar dira alabainan autoz edo autobusez harat heltzeko. Eta oraino gaurko egunean badirelarik lehen ez bezalako ...

Inbido | 2018ko Apirilaren 26a

Zertan da Ruanda herrialdea?

Duela zonbait egun agertu da liburu bat aspaldiko eztabada samin batzu berriz harrotu dituena. Idazlea, Guillaume Ancel frantses armadako aitzindari ohia. Gaia Afrikako Ruanda herrialdean duela hogoi bat urte izan ziren izigarrikeriak. Guillaume Ancel bera ere han zen keinka hartan bainan etzen hola eta hola mintzatzen ahal, soldadoek ixilik egon behar-eta... Orai haatik, denboraren buruan, berak erretreta hartua-eta, eginbide zaio mintzatzea, deplauki erranez ez dela gehiago ixilik egoiten a...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016