Inbido | 2018ko Apirilaren 26a
Duela zonbait egun agertu da liburu bat aspaldiko eztabada samin batzu berriz harrotu dituena. Idazlea, Guillaume Ancel frantses armadako aitzindari ohia. Gaia Afrikako Ruanda herrialdean duela hogoi bat urte izan ziren izigarrikeriak. Guillaume Ancel bera ere han zen keinka hartan bainan etzen hola eta hola mintzatzen ahal, soldadoek ixilik egon behar-eta... Orai haatik, denboraren buruan, berak erretreta hartua-eta, eginbide zaio mintzatzea, deplauki erranez ez dela gehiago ixilik egoiten...
Inbido | 2018ko Apirilaren 19a
Badu orai lau urte azkarki aipatzen dela 14-ko gerla, ikaragarriko makurrak egin zituen gerla izigarri hura. Eta hori hain xuxen urte latz heien mendeburua delakotz ospatzen. Orduko gertakariak nun zoin izan ziren oroitarazten da ainitz gisetarat. Azaroaren 11-n, egunez egun ehun urte izanen da gerla bururatu zela. Egundainokotan gaitzeko ospakizun saila beharra da ainitz tokitan. Liburu frango ere agertu da. Kondatuz gerla nola piztu zen, kasik denen ustez laburra beharra zena, bainan lau...
Inbido | 2018ko Apirilaren 12a
Duela 50 urte, 1968ko apirilaren 4an, Ipar-Ameriketako Estatu Batuetako Memphis hirian tiroz hil zuten gaitzeko fama bildua zuen gizon kementsu bat, Martin Luther King, azkarki bermatzen zena larru beltza duten jendeek ez zezaten gehiago bereizkuntzarik jasan eta ez ziten itsuski menperatuak izan sobera usu gertatzen zen bezala...
Inbido | 2018ko Apirilaren 05a
Gero eta gehiago egiten dira udaberriko garbiketak deitzen ditugun horiek.
Inbido | 2018ko Martxoaren 29a
Jakintza elkarteak plazaratu du bere aldizkariaren 81. zenbakia.
Inbido | 2018ko Martxoaren 22a
Nor da Tiangong 1? Xo, ez da norbait bainan zerbait... Erran ginezake zeru-tresna bat dela, espazio zabaleko ibilgailu bat, xinatarrek zirta baten puntan igorria duela sei urte pasa, 2011-ko irailaren 29-an. Geroztik alde bat Lurraren inguruan dabila, itzuli eta itzuli. Orenean 28.000 kilometro eginez. Aldi bat, 2012-ko ekainean hiru kosmolari, hiruak xinatarrak, bi gizon eta emazte bat, igo ziren barnerat eta hamahiru egunez han ibili. Xinan bereziki zernahi espantu egin zuten hiru lagunak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016