Inbido | 2019ko Maiatzaren 09a
Afrika Hego-Ekialdean kokatzen da Mozanbike herrialdea. Munduko pobreenetarik dela, hara nolako fama duen. Gainerat, azen ontzeko, duela zonbait aste jasan du alimaleko makurrak egin dituen orrona bortitz bat eta joan den astean egundainokotan beste bat! Berriz ere kalte handiak, milaka ba etxeak lurrerat joanak edo (eta) azkarki fundituak. Hilak eta kolpatuak ere ba (hilak ehun bat segurik). Goazen bada behako bat eman ederrak pekatzen dituen herrialde horri... Eremuz, Frantzia baino aise ha...
Inbido | 2019ko Maiatzaren 02a
Joan den astean, sail huntan berean, aipatzen ginuen Bulgariako hiri bat, Plovdiv, aurten Europako hirinagusi ekarria dena kultur mailean. Bainan urtero bi hiri badira gisa hortan ohoratuak eta aurtengo bigarrena da Matera, Italia hegoaldean kokatzen dena. Aspaldikoa da segur, Plovdiv bezala funtsean, Europa guziko xaharrenetarik ditakeena. Ikerleen arabera duela 8000 urte baziren jendeak hor bizi, beharbada lehenago ere. Italiako beste hiri asko badira haatik fama handiagoa badutenak eta gur...
Inbido | 2019ko Apirilaren 25a
Urte guziz, Europa Batuko bi hiri berexiak izaiten dira kultur-mailean hirinagusi bezala ekarriak izaiteko. Aipaldi berezi frango egiten zaiote bazterretan eta berak ere mugitzen dira beren burua gero eta gehiago ezagutarazi beharrez. Ez hain aspaldi, Donostia gertatua da kasu hortan... Aurtengo hirinagusietarik batto da Plovdiv, Bulgarian kokatzen dena, Sofia hirinagusitik 150 kilometrotan. Ekialderat itsasoa 300 kilometrotan duelarik. Maritsa ibaiaren bi bazterretan da. Ibai hori, frangotan...
Inbido | 2019ko Apirilaren 04a
Brexit eta Brexit, badute afera hor gaindi! Ingelesak noiz nola aterako diren Europa Batutik! Nun ez diren azkenean barne gelditzen! Lekuka, bazterrak arras minbera daude istorio horrengatik! Irlandan konparazione, arrangura handiak ba ez denez berriz muga tinki bat izanen ugarte hortako bi eskualdeen artean. Denak ongi jarriak-eta mugarik ez gehiago izaiteari. Bainan Ipar-Irlanda Erresuma Batuaren kondu izanez eta Hego-Irlanda bere gain, nola konpontzen ahalko dira? Gisa bereko eztabada bada...
Inbido | 2019ko Martxoaren 28a
Joan den astean, mundu guzia sesitua gelditu zen bat-batean hedatu baitzen berri hits izigarria, australiar gazte batek ikaragarriko masakrea egin zuela Zeelanda-Berriko herri batean, tiroka mendekatuz bi meskitetan bilduak zauden musulmaneri. 50 hil eta beste hainbeste kolpatu! Nork erranen zuen holako gauza bat gertatzen ahal zela guziz baketsuaren fama duen herrialde hortan? Urrun da Zeelanda-Berria, guretzat munduaren beste puntan, nahiz hola mintatzea ez den orobat arras egoki, jakinaren...
Inbido | 2019ko Martxoaren 21a
Bulta huntan, egun guziz hedabide guzietan azkarki aipatzen da Venezuela Hego-Ameriketako herrialdea. Alde bat berri txarrak dira handik jiten direnak. Bi presidente badituzte, batek ez besteak ez amore eman nahi, hi bahiz eta ni banuk, eta zernahi nahasmendu! Sail huntan, ez gira egun gertakari horietaz ariko bainan behako bat eman nahi diogu herrialde horri, noiz nola muntatua den eta zoin dituen bere berezitasun aipagarri batzu. Kristobal Kolon itsasturi famatua lehena izan zen, hirugarren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016