Inbido | 2019ko Uztailaren 11a
Badu orai zazpi urte frantses telebistak udari buruz akulatzen duela sail berezi bat, lehiaketa baten gisakoa nolazpait, jakin nahiz Frantziako herrixka guzien artean zoin duten jendek berek gustukoena kausitzen, pollitena delakotz edo zazi zu. Bigarren katearen kondu zen emankizun hori, aurten hirugarrenak hartua du segida. Bainan hoinbeste eta hoinbeste herrixkaren artean nola egiten da hautua? Hasteko administrazio mailean hamalau lurralde direla bakoitxak batto behar du berexi. Batzutan H...
Inbido | 2019ko Ekainaren 27a
Keinka huntan, eta uztailaren 7a arte, bada Frantzian gaindi lehiaketa berezi bat azkarki aipatzen dena eskuin eta ezker, hori da futbolarien munduko xapelketa bainan futbolari horiek denak neska edo (eta)emazte gazteak izanki. Partida guziak telebistak zabaltzen ditu eta biltzen da zernahi jende, lehen partidan baziren 40.000 ikusliar eta beste hainbeste, edo gehiago, izanen finala jokatuko denean. Usaian baino aise arrakasta gehiago badu beraz lehiaketa horrek. Zerk egiten du hori? Alde bat...
Inbido | 2019ko Ekainaren 25a
Vatikano izen hori nehork ez duke arrotza gure eskualdetan. Eta izen hori aipatzearekin berehala gogorat heldu da Aita Saindua, hura baita hango nagusia. Ez hain aspaldian egia erran. Hiru mendez segidan, Aita Sainduak, orotarat 30, bizi izan dira Kirinal jauregian eta bakarrik artetan ziren jiten Vatikanorat. Hau mendixka baten mazelan bezala izanki, Tiber ibaia ez batere urrun. 1870an, Italia guzia dena bat nahi zutenak nagusi jarri ziren Erroman ere eta Aita Saindua, Pio IX, bortxatua izan...
Inbido | 2019ko Ekainaren 01a
Joan den aste hortan, Ipar-Ameriketako New-York hirian pausatu da gizon bat asko gisetarat aski harrigarria agertua bere bizi guzian, Ming Pei. 102 urte beteak joan den apirilaren 26-an. Sortzez xinatarra, aspaldian paperez amerikartua. Munduan gaindi ainitz kurritua. Ofizioz arkitektoa bainan sail ainitzetan artista gaitza, zernahi obra moldatu duena, ez beti denen gustukoak, batzu eztabadabide izan direnak eta horietarik batto preseski Parisen ikusgai dena, Louvre erakustegirat sartzean den...
Inbido | 2019ko Maiatzaren 23a
Donibane Lohizunen, herriko bestak ekainean dira, Jondonanetan alabainan. Aurten ere hala izanen dira usaian bezala. Bizkitartean, aitzineko aste hortan, Donibane Lohizuneko bestak zituzten ere Euskal-Herritik frango urrun, Saint-Germain en Laye hirian. Hiru egunez segidan. Jean-François Irigoyen Donibaneko auzapeza han zuten donibandar multxo batekin. Bainan zendako bada besta horiek eta zendako toki hortan? Hango auzapeza, Arnaud Pericard, frangotan Donibanerat jiten oporretarat eta horko ...
Inbido | 2019ko Maiatzaren 16a
Aste huntan, Inbido sail huntan goazen aipa fama handi-handiko artixta bat, frantsesez Léonard de Vinci deitzen dutena bainan ardurago hor gaindi, eta euskal hiztegi batean ere, Leonardo Da Vinci, Italiako Vinci hirixkan sortua zena. Zendako hautatu dugun gai hori? Joan den astean han edo (eta) hemen ospakizun berezi batzu izan baitira haren ohoretan. Eta ondoko hilabetetan beste batzu izanen, hain segur handiagoak. Zergatik? Maiatzaren 2-an baitzen haren heriotzearen bosgarren mendeburua. 1...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016