Gure Hitza | 2017ko Abenduaren 14a

Goazen gure bide

Peio Jorajuria

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan!

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan! Durangoko liburu eta disko feriak ohiko jendetza bildu du. Bost egunez ehun eta hamar mila bisitari baino gehiago! Harrigarri da azoka horrek urtero zer tirria pizten duen jendearen baitan. Liburuek, diskok bezainbat edo berdin gehiago. Alta erraten da gero eta gutiago irakurtzen dela! "Liburuak izanen direno, jendeak badireno liburuak idazteko eta ere jendeak liburuak irakurtzeko, ez da dena galdua izanen bere tristezia eta itsuskeria guziengatik ere hain maitatu dudan mundu huntan". Zendu berria den Jean d'Ormesson frantses idazlearen hitzak dira horiek. Osoki gure egiten ditugunak.

Durango oraindik xinaurritegi zela, Parisek ere mugimendu gaitza ukan du larunbatean, hamaika mila euskaldun hango karriketan barna desfilatzen, Euskal Herri osotik eta diasporatik ere joanak, Euskal Herriarentzat bake urratsak aitzinarazi nahiz eta berezikiago euskal presoentzat baldintza duinagoak eskatzeko, legeak manatzen duen bezala, zuzenkontrakoak dauden salbuespeneko neurriak alde bat kendurik. Manifestaldi buruan, Ipar Euskal Herriko hautetsiak, tendentzia politiko guzietakoak, banderola hau zeramatela: "Bakea Euskal Herrian: euskal presoak orain". Nork erranen zuen duela oraino guti irudi hori ere ikusiko genuela? Duela urtea Luhuson gertatukoaren eta joan den apirileko Baionako desarmatze egunaren ondotik, hara bertze egun garrantzitsu bat bake zuzenaren bidean. Memento berean iragan diren Johnny Halliday kantariaren ehorzketek menturaz itzal egin dukete euskaldunen elkarretaratze handi horri, begi guziak edo kasik jainkotua izan den rockeroari buruz itzuliak izanki. Bainan goazen tematsuki gure bidetik, katalanak ere berenetik joanki diren bezala, joan den ortzegunean Belgikan ikusi denaren gisa, berrogeita bost mila katalan Bruselan baketsuki manifestatzen, "Europa iratzar hadi" lelopean, Kataluniarentzat egiazko demokrazia eskatzeko.

Igandean, aldiz, hamalau milako bat bertsozale da bilduko Barakaldon, Bilbao Exhibition Center mukuru betetzeraino, Euskal Herriko bertsu txapelketako finala segitzeko. Eta harat joanen ez direnek ere Euskal Telebistatik osoki segi dezakete bertsuaren meza nagusi hori. Bai, bertsuaren garra sekula baino biziago da gure euskal lurraldean! Amets Arzallusek atxikiko ote du duela lau urte irabazitako txapela? Txapeldun berria nornahi izanikan ere, balio handikoa izanen da.

Berri txarrak ere lerrokatzen ari zaizkigu. Denbora guti barne, Ipar Euskal Herriak hiru auzapez galdu ditu, euskal lurralde bakoitzak berea, Baxenabarrek Aldudeko Mixel Dendarieta, Xiberoak Bildozeko Pierre Suescun eta orain Lapurdik Donibane Lohizuneko Peiuko Duhart. Hiru herri horiek eta bertako jendea, edozein ikuspegi politikokoa izanik ere, durduzatuak utziz. Maizegi kritikatzen baititugu gure auzapezak, igurikatzen duguna ez baitute batzuetan betetzen, jakin dezagun ere haien eskertzen, eraman eta eramaki duten sail zail bezain baliosarentzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3429. zbk

Ez dugu hala denaren alderdi bat baizik ikusten eta ez denek eskualde beretik.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/12/14

Goazen gure bide

Peio Jorajuria

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan!

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan! Durangoko liburu eta disko feriak ohiko jendetza bildu du. Bost egunez ehun eta hamar mila bisitari baino gehiago! Harrigarri da azoka horrek urtero zer tirria pizten duen jendearen baitan. Liburuek, diskok bezainbat edo berdin gehiago. Alta erraten da gero eta gutiago irakurtzen dela! "Liburuak izanen direno, jendeak badireno liburuak idazteko eta ere jendeak liburuak irakurtzeko, ez da dena galdua izanen bere tristezia eta itsuskeria guziengatik ere hain maitatu dudan mundu huntan". Zendu berria den Jean d'Ormesson frantses idazlearen hitzak dira horiek. Osoki gure egiten ditugunak.

Durango oraindik xinaurritegi zela, Parisek ere mugimendu gaitza ukan du larunbatean, hamaika mila euskaldun hango karriketan barna desfilatzen, Euskal Herri osotik eta diasporatik ere joanak, Euskal Herriarentzat bake urratsak aitzinarazi nahiz eta berezikiago euskal presoentzat baldintza duinagoak eskatzeko, legeak manatzen duen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016