Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Abenduaren 14a

Bi sortze

Azaroaren 25ean sortu da Baionan Exteban Chohobigarat-Bance, Xabier Chohobigarat eta Nadège Banceren semea.

Azaroaren 25ean sortu da Baionan Exteban Chohobigarat-Bance, Xabier Chohobigarat eta Nadège Banceren semea. Eta azaroaren 28an sortu da Baionan ere Haize Garat, Julien Garat eta Pauline Larroqueren haurra. Zorionak aita-ameri eta ongi etorri Itsasu gure artera bi Itsasuar sortu berrieri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3429. zbk

Ez dugu hala denaren alderdi bat baizik ikusten eta ez denek eskualde beretik.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/12/14

Goazen gure bide

Peio Jorajuria

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan!

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan! Durangoko liburu eta disko feriak ohiko jendetza bildu du. Bost egunez ehun eta hamar mila bisitari baino gehiago! Harrigarri da azoka horrek urtero zer tirria pizten duen jendearen baitan. Liburuek, diskok bezainbat edo berdin gehiago. Alta erraten da gero eta gutiago irakurtzen dela! "Liburuak izanen direno, jendeak badireno liburuak idazteko eta ere jendeak liburuak irakurtzeko, ez da dena galdua izanen bere tristezia eta itsuskeria guziengatik ere hain maitatu dudan mundu huntan". Zendu berria den Jean d'Ormesson frantses idazlearen hitzak dira horiek. Osoki gure egiten ditugunak.

Durango oraindik xinaurritegi zela, Parisek ere mugimendu gaitza ukan du larunbatean, hamaika mila euskaldun hango karriketan barna desfilatzen, Euskal Herri osotik eta diasporatik ere joanak, Euskal Herriarentzat bake urratsak aitzinarazi nahiz eta berezikiago euskal presoentzat baldintza duinagoak eskatzeko, legeak manatzen duen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016