Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Abenduaren 14a
Pilota
Masters Neskak, goi mailako neskatoen artean jokatzen den torneo hau asteburu huntan bi arratsez jokatuko da Herriarena trinketean.
Masters Neskak, goi mailako neskatoen artean jokatzen den torneo hau asteburu huntan bi arratsez jokatuko da Herriarena trinketean. Ortziralean, abenduaren 15ean, arratseko 7.00etan lehen finalerdian Aguerre eta Houssetek jokatuko dute Olçomendy eta Bordagarayren kontra, ondotik bigarren finalerdian ikusiko dira Etchelecu eta Hirigaray, Halsouet eta Serre parearen kontra. Igande goizean, abenduaren 17an, 11.00etan jokatuko da irabazdunen arteko finala. Hau aitzin, 10.00etan, gazteen arteko partida bat izanen da.












