Hegoaldean | 2017ko Abenduaren 14a

Bozak

J-B D.

Korsikan, beren arteko hauteskundeen bigarren itzulia zuten igandean.

Korsikan, beren arteko hauteskundeen bigarren itzulia zuten igandean. Hango abertzaleak gainez-gain nagusitu dira. Bozen %57a segurtaturik ezbaian. 63 alkietarik 42 beretzen zituztela. Jendearen parte hartzea %53koa izan da. Ageriko Parisek nola ihardetsiko dioten abertzale horien aldarrikapeneri. Beren arteko bozak zituzten ere "Errepublikanoak" eskuindar alderdian. Laurent Wauquiez hautetsi dute alderdiburu gehiengo nasai batekin (%75). Arras zatikatua dagoen alderdi hori batetaratzen ahalko ote du? Gauden beha...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/12/14

Hegoaldeak Iparraldeari mirespenak

Joan den larunbatean bakearen artisauek Parisen antolatu duten manifestaldiaren karietara, Hegoaldetik ere ordezkaritza politiko eta sindikal zabala joana zen ekitaldian parte hartzera, hala nola EAJ, EH Bildu, ELA eta LABeko ordezkariak.

Irakurri segida

3429. zbk

Ez dugu hala denaren alderdi bat baizik ikusten eta ez denek eskualde beretik.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/12/14

Goazen gure bide

Peio Jorajuria

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan!

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan! Durangoko liburu eta disko feriak ohiko jendetza bildu du. Bost egunez ehun eta hamar mila bisitari baino gehiago! Harrigarri da azoka horrek urtero zer tirria pizten duen jendearen baitan. Liburuek, diskok bezainbat edo berdin gehiago. Alta erraten da gero eta gutiago irakurtzen dela! "Liburuak izanen direno, jendeak badireno liburuak idazteko eta ere jendeak liburuak irakurtzeko, ez da dena galdua izanen bere tristezia eta itsuskeria guziengatik ere hain maitatu dudan mundu huntan". Zendu berria den Jean d'Ormesson frantses idazlearen hitzak dira horiek. Osoki gure egiten ditugunak.

Durango oraindik xinaurritegi zela, Parisek ere mugimendu gaitza ukan du larunbatean, hamaika mila euskaldun hango karriketan barna desfilatzen, Euskal Herri osotik eta diasporatik ere joanak, Euskal Herriarentzat bake urratsak aitzinarazi nahiz eta berezikiago euskal presoentzat baldintza duinagoak eskatzeko, legeak manatzen duen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016