Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2017ko Abenduaren 14a

Gerlari ohiak

Gerlari%20ohiak

Usaia duten bezala, abendoaren 5ean, Garazi, Baigorri eta Oztibarreko CATM eta UNC-ko Aljeriako soldado ohiak elgarretaratu dira nonbre haundian, aldi huntan Larzabalen.

Usaia duten bezala, abendoaren 5ean, Garazi, Baigorri eta Oztibarreko CATM eta UNC-ko Aljeriako soldado ohiak elgarretaratu dira nonbre haundian, aldi huntan Larzabalen. Egun hunkigarri hori hasi da mezarekin, Aita Ruspil apezak emanik, bakea gure inguruan hedatua eta azkartua izan dadien, Ezponde pertsulariak ere osatuz. Gero, oroitarriaren aitzinean, Lucien Ruspil Oztibarreko arduradunak izendatu ditu eskualde huntako 13 gazteak, Aljeriako mendi zoko hetan beren bizia galdu zutenak. Lore azaua pausatu eta, Jules Larramendy herriko auzapezak irakurtu du ministerioko mezua. Denek artoski parte hartu dute zeremonia horietan, zor den bezala hil diren gazte horier buruz. Gero, han ziren 145 partalierrak, soldado ohi, espos lagun, alarguntsak, joan dira Espellet ostaturat, denek gozatzen zutela alaitasun beroenean apairu guziz ona, arrastirian bururatuz, ondoko urtean segitzeko nahikariarekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3429. zbk

Ez dugu hala denaren alderdi bat baizik ikusten eta ez denek eskualde beretik.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/12/14

Goazen gure bide

Peio Jorajuria

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan!

Durango, Paris, Barakaldo, badela mugimendu egun hautan! Durangoko liburu eta disko feriak ohiko jendetza bildu du. Bost egunez ehun eta hamar mila bisitari baino gehiago! Harrigarri da azoka horrek urtero zer tirria pizten duen jendearen baitan. Liburuek, diskok bezainbat edo berdin gehiago. Alta erraten da gero eta gutiago irakurtzen dela! "Liburuak izanen direno, jendeak badireno liburuak idazteko eta ere jendeak liburuak irakurtzeko, ez da dena galdua izanen bere tristezia eta itsuskeria guziengatik ere hain maitatu dudan mundu huntan". Zendu berria den Jean d'Ormesson frantses idazlearen hitzak dira horiek. Osoki gure egiten ditugunak.

Durango oraindik xinaurritegi zela, Parisek ere mugimendu gaitza ukan du larunbatean, hamaika mila euskaldun hango karriketan barna desfilatzen, Euskal Herri osotik eta diasporatik ere joanak, Euskal Herriarentzat bake urratsak aitzinarazi nahiz eta berezikiago euskal presoentzat baldintza duinagoak eskatzeko, legeak manatzen duen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016