Kostaldean | 2018ko Azaroaren 12a

Hats berri bat emaiteko Urruñari

Prentsaurreko batean, erakutsia izan da urrats batzu abiatuak direla hats berri bat emaitea gatik Urruñako herriari, baduela segur holako zerbaiten beharra. Herriko bozak ere hurbiltzen ari-eta bainan ez omen bakarrik hauteskunde horiek gogoan... Filipe Aramendi zinegotzi abertzalea sustatzaile suhar agertzen da bainan azpimarratuz dei bat luzatua zaiotela herria maite duten guzieri, euskaradun edo ez, gure ondareari atxikiak diren ber, denek bat egin dezaten aldaketa askoren gauzatzeko gisan. Jadanik ihardetsia dutenetan Patrick Dussossoy, berenaz "erdikoetarik" dena bainan ez ados hirigintza sailean bereziki azken urte hauetan Herriko Etxeak deraman sailarekin. Herriko jendetza sobera emendatzerat utzi dela azken hamar urtetan %-33ez naski, ez dela hori on garapen orekatu batentzat. Hor da ere besteak beste Marine Ollivon ile-apaintzale gaztea. Helburuak xehekiago aurkezteko denen aitzinean bilkura berezi bat eginen da azaroaren 23-an, ortziralearekin beraz, aratseko 7-etan, Dongaitz trinketeko gela batean. Talde berezi batzu muntatuak litazke, bakoitxak gai bat bere gain, proiektuaren sakontzeko ondoko hilabete horietan... Geroxago ageriko zer eginen den herriko bozen tenorean. Horiek hola, herriko bozetaz preseski badabila solas asko. Diotenaz, Odile De Coral auzapeza ez litake gehiago hautagai, segida har lezake Francis Gavilan lehen axuantak, nahiz hunek dion ez dela oraino deus eginik eta gisa guziz goizegi dela gisa hortako hautu baten trenkatzeko. Beste solas bat polliki hedatzen ari dena, Daniel Iratzoqui, jadanik hautagai izana, ari dela zerrenda baten prestatzen... Itxura guzien arabera ez da beraz hautagai eskasik izanen...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3473. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat.

Voltaire

Gure Hitza | 2018/11/08

Gaztainak eta arno xorta bat

Janbattitt Dirassar

Helduden igandean, azaroak 11, ospatzen da Jondoni Martine. Luzaz eta luzaz bestaburu handia izana laugarren mendeko apezpiku famatu baten ohoretan. Orai, Europan gaindi bereziki, beste gertakari aipagarri bat lotua zaio egun horri berari, 14-ko gerla izigarriaren bururatzea. Aurten oraino handizkiago ospatuko dena, mendeburua izanki alabainan... Gogoan ditugu bixtan da gerla luze hartan bizia galdu zutenak. Bainan gogoetatuak gaude bestalde ezin onetsiz Europa zahar huntako herrialdeak, eta bereziki herrialdeburuak, nola hortaratu ziren! Nola piztu zen holako gerla eta nola iraun zuen lau urte. Dena den, adin batetarat helduak girenok gogoan dugu haatik bestalde ere Martine egun hori munta handikoa zela lehen gure baserrietan. Etxez kanbiatze gehienak Martinekari egiten ziren eta usaia hori hain barna sartua zen nun etxez kanbiatzea deitzen baitzen preseski Martine egitea... Eta etxez kanbiatze frango bazen denbora batez. Etxetiar batzu beren nagusiek aise kanporat igortzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016