Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Azaroaren 12a

Itsasu

Obrak Karrika Nagusian

Plaza eta Karrika Nagusiaren berrantolaketa lanak hasiko dira gaurtik goiti. Banaketa sareen lurperatze lanak izanen dira lehen aldi huntan, eta hiru hilabete iraun dezakete, bi asteko moztura batekin urte ondarreko besten denboran. Data horiek, bistan da, bitartekoak dira eta alda daitezke xantieraren edo aroaren gorabeheren ondorioz. Xantiera lau urratsez eginen da, zirkulazioa gisa horretara arautuko duena eta saihesbideen ezartzearen beharra sortaraziko duena. Denek patientzia hartu beharko, gero hobeki biziko girelako menturan!

Armistizioa

Lehen Munduko Gerlaren armistizioa ospatuko da azaroaren 11n ohi bezala, beraz igande huntan. Meza nagusia goizeko 11.00etan izanen da Itsasuko elizan. Ondotik Oroimen-Ospakizuna eginen da gerlan hil itsasuar gudarien oroit-harriaren aitzinean. Lore sorta bat eskainia izanen da. Ondotik aperitifa eskainiko du Herriko Kontseiluak Elizaldian, eta apairua eginen da Heltxaurrenian, Bonnet jatetxean. Huntan parte hartzeko izena eman behar da azaroaren 6a barne Pierre Ségure- ri telefono huntara deituz: 05 59 29 76 08. Ehun urte du aurten xuxenxuxena bukatu zela "gerla handi" izigarri hori, eta gisa berezi batez gomit dira ospakizun huntara ondoko gerletan parte hartu zuten gudariak: bigarren munduko gerlan, Aljerian, Tunisian, Marokan edota Indoxinan. Gomit ere hauen emazte edo bizi-lagunak eta jarraitzaileak.

Udazkeneko "brikabrak" salmenta

"Les Vieux Machins" elkarteak bere udazkeneko salmenta antolatzen du igande huntan, azaroaren 11n. Usaian bezala, hor aurkitzen ahalko da baratze tresna, jostailu, liburu, eskulan, tokiko mozkin eta beste. Izanen da tokian berean zer jan eta zer edan. Xehetasun gehiagorentzat edo izenak emaiteko: 05 59 29 96 44

Abisu

Hilabete bat osoa hetsita egonik obrengatik, Posta bulegoa berriz idekia izanen da ostiral huntan azaroaren 9an usaiako tenoretan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3473. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat.

Voltaire

Gure Hitza | 2018/11/08

Gaztainak eta arno xorta bat

Janbattitt Dirassar

Helduden igandean, azaroak 11, ospatzen da Jondoni Martine. Luzaz eta luzaz bestaburu handia izana laugarren mendeko apezpiku famatu baten ohoretan. Orai, Europan gaindi bereziki, beste gertakari aipagarri bat lotua zaio egun horri berari, 14-ko gerla izigarriaren bururatzea. Aurten oraino handizkiago ospatuko dena, mendeburua izanki alabainan... Gogoan ditugu bixtan da gerla luze hartan bizia galdu zutenak. Bainan gogoetatuak gaude bestalde ezin onetsiz Europa zahar huntako herrialdeak, eta bereziki herrialdeburuak, nola hortaratu ziren! Nola piztu zen holako gerla eta nola iraun zuen lau urte. Dena den, adin batetarat helduak girenok gogoan dugu haatik bestalde ere Martine egun hori munta handikoa zela lehen gure baserrietan. Etxez kanbiatze gehienak Martinekari egiten ziren eta usaia hori hain barna sartua zen nun etxez kanbiatzea deitzen baitzen preseski Martine egitea... Eta etxez kanbiatze frango bazen denbora batez. Etxetiar batzu beren nagusiek aise kanporat igortzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016