Azalekoa | 2020eko Urriaren 15a
Biktimak babestu, egileak lagunduz
M.O.
Uztaritzen kokatua den Etcharry formakuntza eskolan, hezitzaile berezitu ikasketak egiten dituzten ikasle batzuk proiektu bat abiatu dute. Maixan Noblia eta Anna Lasfargue, haietarik biekin bildu gira, bi emazte gazteek azaldu daukute dokumentu horren mamia zein zen.
Ikasketarako lana
Maixan Noblia eta Anna Lasfarguek esplikatudaukute beren ikasketetarako proiektubaten muntatzea eskatua izan zaiela. Seipertsonatako taldetxo bat muntatu eta,pentsatu dute landuko zuten gaia jendartekogertakizun bati lotua izan beharko zela.Emazteek jasaiten duten bortizkerieri buruzsentsibilizatuak izanez, bai eta aktualitateanmaiz holako gertakariak aipatuak direlakoz,erabaki dute egin behar zuten lana, horreninguruan izanen zela. Etxetako bortizkeriakgehienetan gizonen esku izanez, zerkekartzen dituen beren bizi lagunarekinjarrera gogor baten ukaiten, egile horiek nordiren jakin nahi izan dute.Bi emazte gazteentzat jarrera bortitz horrengeldiarazteko, arazoa nun den jakin beharda, hortakoz dira gizon horieri buruz abiatu.
Arazoa iturritik hartu
Maixan Noblia eta Anna Lasfarguek ziotenbiolentzia izaite horiek geldiarazteko,arazoa iturritik hartu behar dela. Egile horienibilbidea jakinez, iduritzen zaie hobekiartatzen ahal direla eta ondorioz berenbaitan duten bortizkeria kontrolatzen ahalkodela. Dokumental horren osatzeko, Pauenden SPIP egiturarekin (Service Pénitentiaired'Insertion et de Probation) harremanetandira, bi irakasleek hauen laguntza beharrezkoadutela zioten, adituak izanez hauekinbaitute proiektua bururaino eramanen.SPIPak, Frantziako presondegi administratibohauek deszentralizatuak dira,departamenduka osatuak dira. Justiziazaintzapean dira baita ere justiziarenardurapean dauden pertsonen kontrolaeta jarraipena segurtatzeko ardura dute.SPIPek pertsona berrerortzerik ez dezanegin, prebentzio laguntza ekartzen dute etazigortuak diren pertsonen berjendarteratzeasustatzen dute.
Dokumentuaren mamia etafuntsa
Proiektu horren helburua da, dokumentalbaten bidez sentsibilizazio lan baten egitea,profesional eta publiko zabala informatzekoxedearekin. Agertuko diren lekukotasunhorien bidez, profesionalen bai eta ereegileen lekukotasunak bildu nahi dituzte,jarrera hori ulertzeko. Lan horren egiten hasidirelarik, Maixan Noblia eta Anna Lasfarguekerraiten zaukuten ohartu direla egituragutti zela publiko berezi hori beren gainhartzen duena, eskas handi baten beharraazpimaratuz. Alta frogatua dela, egilealagundua delarik, delituaren errepikapengutiago dela gehitzen zuten.INSEEren 2018ko datuetan agertzen da,urte batez, beren oraingo edo lehengo bizilagunarenganik 213.000 emaztek bortizkeriafisikoa, sexuala edo(ta) morala jasan dutela.Inkesta horrek erakustera emaiten du bestemilioika badirela isilik daudenak. Datuhoriek frogatzen dute Etcharryko ikasleekeramaiten duten proiektua beharrezkoadela eta oihartzun ukanen duela.
Dokumentala osatzeko dirubeharra
Sei ikasleek beren eskolako formazioarenbaitan egiten badute dokumentala,profesional baten laguntza beharrezkoadute. Florian Miot-Bruneau errealizadoreada eta dudarik gabe eskukaldi batenemaiteko prest dela agerturik, proiektuanparte hartzenduten 6 ikasletako taldearekinbat egin du. Bere ofizioa izanez, ordaindubeharko dute eta bildu dirua hortarakoerabilia izanen da. Bestalde bi neskekerraiten zaukuten, gelditzen den diruaemazteek jasaiten duten bortizkeriazarduratzen den elkarte bati isuria izanenzaiola.Irakurleetan norbaitek lagundu nahi badituaski du txeke bat igortzea: PVAA - MaixanNoblia À¢'€'" Munteia, 65 Harxurikobidea À¢'€'"64250 EZPELETA.











