Egun eta bihar | 2020eko Urriaren 15a
Elkartasuna
J-B D
Elkartasuna gauza ederra dela,eta gure artean guziz beharrezkoa,hori denek badakigu,batzutan aise ahanzten baduguere. Gertakari latz askorenondotik, hobeki senditzen eredugu nahitez elgar lagundubehar dugula, denek elgarrekinbizi behar-eta. Eta hortan girapreseski egun hauetan, denakharrituak eta sesituak Alex galernakegin dituen makur izigarriengatik,ikusiz bereziki nolakokalteak izan diren Nizako aldean!Gogoan ditugula lehenikberen bizia funts hortan galdudutenak. Eta gero berrogoitazonbaitherritan jasan dituztendesmasia ikaragarriak! Alimalekonahigabeak, joan den asteanjadanik azpimarratzen ginuenbezala, bainan geroztik jakinda behin uste baino aise handiagoakere direla! Holakoetan,denek bat egin behar dugu,bakoitxak bere heinean berebihotz ona agertuz.