Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Urriaren 15a
Aldude
AIBA
Aldudeko ibarrak segitzen duateen idekitzeko gakoak xerkatzen.
Anartean haraneko jende multxobat biltzen da hamabostegunetarik bizimoldea galdezketatzeko"Etxekoz etxeko"gaia landuz. Gogoeta hunenberri emanen da urriaren 17an,ibiakoitz arratsez, 7:00etanttanko, Kanalduderekin eginenden telebistako emankizunarenbidez. Platoa Aldudeko Alfaroostatuan izanen da. Ibarrekoeketa interesa dutenek parte hartzenahalko dute, krisi sanitarioakgomendatu arauak errespetatuz.Emankizuna euskarazizanen da, lekuan berean batbatekoitzulpenarekin. Posibleizanen da ere zuzenean emankizunaetxetik segitzea, www.kanaldude.eus webgunetik.
Eztitxu kantatuz
Urriaren 24 eta 25ean iragan beharrakziren "Eztitxu Kantatuz"kantaldiak bi arrazoinengatik ezdira Aldudeko elizan iragaitenahalko. Lehena, Aldudeko elizakogaleriak ez dira mementoangai jende anitz jasaiteko etabigarren arrazoina da Covidarengatikez dela usaiako jendekopurua sarrarazten ahal. Ondorioz,kantaldi horiek Baigorrikoelizan iraganen dira. BetiCovidarengatik, txartelak ez diralekuan berean erosten ahalko,aitzinetik eskuratu beharko dira.Jakin ezazue Maite Garatearensaltegian salgai direla.
Parropiako berri
Heldu den ibiakoitzean mezaUrepelen neguko tenorean,erran nahi baitu arratsaldeko 5orenetan.










