Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2020eko Urriaren 15a
Irisarri
JPE
Aurten 80 urte ospatudutenen artean iraganbazkarian, bertsuakbanintuen moldatuak,ezin izan zirenakkantatu.
Sort urtea
Hemeretzi ehun ta berrogoigarrena
Urte bat tristea da sortu gintuena
Anitz bazterretan zen negar eta pena
Nagusi guzietan bazen alemana.
Sortu berri bat etxen norek ezin maita
Irriño bat pollita beti plazer baita
Anitz familietan ezin egin pesta
Goxoan egoiteko eskas baitzen aita.
Hamalau neska ginen ta hamar mutiko
Haur ta gaztetasuna hezkuntzarendako
Xorien gisa gero denak airatuko
Bizi gira hamasei agian luzazko.
Lauetan hogoi urte zer gizon zaharra
Berrikitan entzun dut ta ez da gezurra
Beti pizturik baitut bizitzeko garra
Erranen dut dudala adin bat ederra.
Sortzen denak segur du jinen da hiltzea
Guzientzat hau baita berdina legea
Orai zahartuentzat da eginbidea
Bere ilobatxoez ongi gozatzea.
Zahar gazten artean eztabaida anitz
Zahar denak ardura erraiten halabiz
Hau ez dut barkatuko huntaz segur bainiz
Gazterik ez laiteke zaharrik ez balitz.
Esku baloia
Bazuen 3 urte txapelgoan ezzirela elgarren aurka arizanak.Jende kopuruaren aitzinean bialdetarik baziren jarraitzaleakjinak. Bi taldeek partidaserioski eraman dute, elgarrihurbil ibilirik partida gehienaAtharratzek 18 Irisarrik 16.Hondar oren laurdeneansartzean emeki emekiatharraztarrek gaina hartudute. Aurten iganak dira berriznazional 2 mailarat, erakutsidute beren lekua hor bazutela.Beste emaitzak hauek dira:Atharratze2 28 / Irisartarrak2 25.Nesketan Irisarri 31 / Lasseube29. Heldu den larunbateanIrisarrin (17:00) lehen partidairaganen da: Irisartarrak2 /Saint Médard-en aurka etaondotik (19:00), Irisartarrak1/ Union-en kontra. NeskakBokalen ariko dira (19:00).Segi aitzina!











