Gure Hitza | 2020eko Urriaren 14a

Koldo ZUAZO Baigorrin

Jean-Louis Harignordoquy

Euskalgintzaren harat-hunaten berrieiinteresatzen direnek noizbait entzunadukete Koldo Zuazoren izena. Bilbonbizi den eibartar semea Euskal HerrikoUnibertsitatean euskal dialektologiaerakasle izan da, duela zonbait hilabeteerretretan sartu den arte. Bainan hizkuntzaikerle gisa da gehienik ezaguna, zeren berelan denboratik kanpo urteak baderamatzaeuskalkien ikertzen. Nehork ez dezalapentsa euskara batua gutietsi nahizdabilanik. Zenduak diren Jean Haritxelareta Emil Larre baigorriar euskaltzainadituentzat gauzak argi ziren bezala,alde hortatik Koldo Zuazorentzat ere haladira. Horra zer dion elkarrizketa batean:“Munduko hizkuntza “normal” guzietandaude estandarra eta dialektoak etaez dira sekula bata bestearen aurkari;hizkuntzaren “zatiak” dira. Estandarrakeginkizun batzuk ditu eta dialektoek bestebatzuk dituzte. Estandarrak komunitateosoari begira erabiltzekoak dira, gehienbatzeregin “jasoetan” eta idatzizkoetan;dialektoak, berriz, eremu txikiagoetan eta,bereziki ahozko jardunetan. Gurea ereherri “normala” balitz, ez litzateke arazorikizango, bainan ikusi behar da 1960 arte ezzela euskara erabili eskoletan. Beraz, nolaizanen gira herri “normala” gure hizkuntzairakaskuntzan bazterturik eta debekaturikegon baldin bada eta orain ere, baztertuabaldin badago Nafarroan eta Ipar EuskalHerrian?”

Horiek hola, Koldo Zuazoren xedea da 21.mende hastapen huntako euskalkien mapaosatzea. Bonapartek 19. mende erdianmintzatzen zen euskara erakutsi bazuen,geroztik ez da eguneratua izan. KoldoZuazok xinaurri lan hori Araban hasirik,Bizkaian, Gipuzkoako Deba ibarrean,Nafarroako Burundan, Araitz-Betelun etaLapurdiko Saran segitu du, gune bakotxeanliburu bat osatuz eta argitaratuz. Oroitzengira saratarrek eta bertako Herriko Etxeakgain gainetik estimatu zutela beren herrikoeuskara mintzatuaz nehoiz egina izan ezzen ikerlana eskuartean ukaitea.Berantago, 2018an eta 2019an bi hilabetezegon zen Baigorrin, hango euskalkiaikertzen. Aurtengo buruila eta urria ereBaigorrin iragaiten ditu hasi ikerlanabururatu nahiz. Heldu den udan Zuberoangauza bera egiteko asmoa du.Erran ditaike ikerlan kasik ezin bururatuadela, zeren bere ordenagailura milaka hitz,aditz, aditzondo edo adberbio, izenlaguneta erran-zaharren inguruko erranaldiakbiltzen ari baita, galdezkatzen dituenjendeek ahozkatu bezala. Beraz, bertzeherrietan bilduaren gisa, Baigorriko altxorbaliosena agertuko du hiztegi elebidunbatean, azaroan Bilbora itzuli-eta guzia ongisailkatu eta irakurleek ulertzeko moduaneman ondoan.

Baigorri hobeki ezagutu nahiko dutenherritar eta auzo herritarrek, kultureragileek, erakasleek eta ikasleek betibaliatzen ahalko dutelakoan gaude. Ezdugu nehoiz aski eskertuko, bide gastuguziak bere gain hartuz, xinaurri lan teknikohori dohainik eta Euskal Herriaren amodiozegiten ari duen Koldo laguna.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3564. zbk

Ene burua zoriontsu daukat ez bainiz batere zorion gose

Jules Renard

Gure Hitza | 2020/10/14

Koldo ZUAZO Baigorrin

Jean-Louis Harignordoquy

Euskalgintzaren harat-hunaten berrieiinteresatzen direnek noizbait entzunadukete Koldo Zuazoren izena. Bilbonbizi den eibartar semea Euskal HerrikoUnibertsitatean euskal dialektologiaerakasle izan da, duela zonbait hilabeteerretretan sartu den arte. Bainan hizkuntzaikerle gisa da gehienik ezaguna, zeren berelan denboratik kanpo urteak baderamatzaeuskalkien ikertzen. Nehork ez dezalapentsa euskara batua gutietsi nahizdabilanik. Zenduak diren Jean Haritxelareta Emil Larre baigorriar euskaltzainadituentzat gauzak argi ziren bezala,alde hortatik Koldo Zuazorentzat ere haladira. Horra zer dion elkarrizketa batean:“Munduko hizkuntza “normal” guzietandaude estandarra eta dialektoak etaez dira sekula bata bestearen aurkari;hizkuntzaren “zatiak” dira. Estandarrakeginkizun batzuk ditu eta dialektoek bestebatzuk dituzte. Estandarrak komunitateosoari begira erabiltzekoak dira, gehienbatzeregin “jasoetan” eta idatzizkoetan;dialektoak, berriz, eremu txikiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016