Euskal diaspora | 2020eko Urriaren 15a
Londresko Euskal Etxearen plan berriak, AEMI eta Sally Paternain
LONDRES, INGALATERRA.
Pandemiarekineta hetsialdi etamurrizketa tenore huntan gauzakinarrosi eta elkartearekin eta ekintzekinaitzina egin ahal izateko gogoetaegin du Londresko EuskalElkarteak. Fisikoki egin ezinean,deliberatu dute aste guziz onlinehitzaldi edo ekitaldi bat egitea,eta saio horiek ahal eta jenderikgehien hunki dezaten, libre eta kitorikuztea; ez bakarrik hitzaldiak,elkartearen bazkidetzea bera ere.Ostegun guziz dira, beraz, heienonline kultur saioak, ingelesez.Urri huntakoak aipatzearren,astehuntan, urriaren 15ean, BritainiarLiburutegiko Geoffrey Westmintzatuko da "Zendako berehastapenetik hasi zen BritainiarLiburutegia euskal liburuak biltzen" gaiaz; heldu den ostegunean,hilaren 22an, "Euskara etaislandiera XVI. mendeko euskalamerindiar pidgina, euskal baleazaleekAmerika bertako jendeekinkomunikatzeko sortu zutena" gaiaaurkeztuko dute Siru Laine etaPeter Baker-ek; eta urriaren 29an,"Eton Fives eta Esku Pilota kirolenarteko harremana" gaia hunkitukodute Gareth Hoskins eta JoxemariMitxelena Cazabon-ek. Hitzaldiak19:00etan dira (EHko 20:00etan)eta parte hartzeko (kitorik) izenaaitzinetik behar da eman eventlondonbasque@gmail.com helbidean,izen-deiturak eta zein herri/hiritik idazten den jakinaraziz.
DONOSTIA, GIPUZKOA.
AEMI(Association of European MigrationInstitutions edo EuropakoMigrazio Erakundeen Elkartea) duizena Europako (eta munduko)hainbat herrialdetan migrazioengaiaz arrenguratzen diren erakundeakbiltzen dituen elkarteak.Elkarte hortako kide da 2007tik EuskoJaurlaritza. Kanpoan denEuskal KomunitatearentzakoZuzendaritzaren bitartez, egunGorka Alvarez Aranburu irundarrazuzendari. AEMIk iragarri berri dubere 2021eko urteroko Biltzarrarenegoitza Donostia izanen dela,AEMI bera eta Eusko Jaurlaritzaantolatzaile; mementuko irailaren29tik 3ra, datak baieztatzeke.Bigarren aldiz eginen du, beraz,AEMIk bere Biltzar Nagusia EuskalHerrian, 2010ean Bilbon eginbaitzuen. Historikoki migraziohandiak ukan eta diaspora munduanbarreiatua duten herrialdeakdira elkarteko parte. AEMIkoZuzendaritza Batzordea berritzeaere Donostian eginen da.
LOS BANOS. KALIFORNIA.
Etagaurkoa bururatzeko, besarkadaeta zorion mezu bero bat igorrinahi dugu Kaliforniara. Kaliforniatikidatzi daukute, eta bozkariozargazkiak ere partekatu, urriaren7an 100 urte bete dituen SallyPaternain-en familiakoek. Euskara,ingelesa, espainiera, frantsesaeta baita italiera pixka bat eremintzo dituen euskal-kaliforniarhau 1920an jaio zen euskaramintzo zuen Kalifornia batean,immigrazioa eta jatorri aniztasunaezaugarri zuen giroan. 1948anAldudetik kaliforniaratutako MartinPaternain euskaldunarekin ezkondueta berak eta familiak gogorjarraitu dute amerikar eta euskaltzale.Los Banoseko Mary (Paternain)Zabalbeascoaren ama daSally. Alarguna, hiru biloba eta biberbiloba dauzka. Koronabirusakezarri mugekin, baina uros etabozkariozospatu dute, eta gukere, HERRIAtik, bat egiten duguheien Zorionak Zuri kantuarekin.











