Azalekoa | 2020eko Urriaren 22a

Plazatik... harat!!

Plazatik...%20harat!!

Baxe Nafarroa eta Lapurdi eskualdetan, azken urte hauetan urtero kabalkada muntatua da. Aurten ortzaiztarrek dute lekukoa hartuko, "Plazatik harat" izendatu ikusgarriaren prestatzen ari dira. Bildu gira Xantxo Lekunberri eta Elena Casiriain-ekin.

Erein haziek fruitu ekarri

Elena Casiriain eta Xantxo Lekunberrik azaltzenzaukuten, duela zenbait urte jadanikherrian gazte multxo baten inguruan, kulturekimen batzuk muntatu zituztela: "Soberak"(2015), "Korronki" (2016) eta Herriko Bozakantzerkia (2017). Gazte horiek bestalde herrianberean euskal dantza jauziak ikastekokurtsoak eman zituzten. Bi ortzaiztarrekziotenherrian berean, herritarrakhurbilaraztekoxedea zutela. Eskas handia bazegoela,herrian berean ez bazuten holako ekimenarikabiatu, pertsona batzuk ez zituztelaeuskal dantzak ikasiko, beste norapait ezbaitziren abiatuko.Lehen hazi horiek uzta ekarri dute, kabalkadabaten muntatzeko xedea arte.

Herri baten proiektua

Kabalkada baten funtsa, euskal kultur ekitaldibaten eskaintzeko paradaz haratagodoan proiektua dela erraiten zaukuten ElenaCasiriain eta Xantxo Lekunberrik, herritarrenbiltzeko eta ezagutzeko parada emanez.Barnealdeko herriak, familia bat bezala dira,bakoitzak bere historia eta iragana du, Ortzaizekere berea dauka. Bi gazteek erraitenzaukuten, ez badituzte pertsonalki ezagutuere 80ko hamarkadan herrian iragan gatazkak, bai eta urte batzuk berantago herrikogela baten jabetzearen inguruan iragan auziak,herritarren artean bereizketak eraginzituela. Geroztik beste belaunaldi berri bathor izanez, nahi izan dituzte herritarrak berrizlotu, hortarako kabalkada baten muntatzeaarrunt aproposa iduritu zaie, hortarikda abiatu "Plazatik harat" ikusgarriarenproiektua, nun 3 belaunaldi partaide diren.Xantxo Lekunberrik erraiten zaukun, xerkatzenari direla noiztik geroztik ez den holakoekimen bat herrian muntatua izan. "RéveilBasque" kazetaren arabera, 19. mendebukaeran (1899), kabalkada emana izanalitzatekela zioen.

Kabalkadaren osaketa

Covid-19ak anitz trabatu baldin baditu, hetsialdigaraian ezin errepetizioak egin ahalizan, ondotik kasu batzuk positiboak izanez15 eguneko geldialdia egin behar ukandute. Hots orain buru beharri astean 2 aldizbilduz, prestaketa lanetan dabiltza.Kabalkada guzietan bezala dantzak, bertsularitzaketa antzerkiak bere lekua ukanendu. Dantza partean Jose Cazaubonarrangoiztar dantzari ezagunak ditu 60 batdantzari kudeatzen. Tartean bi sorkuntzaberri emanak izanen dira. Antzerkiari doakionez,Jokin Irungarai itsasuar musikarikondalariak, 20 bat gaztez osatu taldearenzuzendaritza bere gain hartu du. Antzerkiarenidatz lanak taldean eginak izan direlaerraiten zaukuten. Ortzaizen bertsularirik ezizanez, beste herri batzuetarik etorriko dira,musikariak aldiz ortzaiztar eta "kanpokoak"izanen dira. Bururatzean kantu bat ere izanendela zioten.Holakoetan, jantzien eta apaindurentzatherritar josle talde bat osatu da, hain segurxinaurri lanetan ari direnak, ikusgarria eginahalapollita izan dadin.

Ikusgarria noiz eta nola

Azaroaren 7 eta 8an, bi egunez segidan iraganenda (10:00), kasu goizez baita. Oraindanikikusgarri bakoitz, 600 txartel salgaiezarriak dira, toki hauetan: Ortzaizen KaikuBordan, Donibane Garazin Paris, HazparnenLurra Bio eta Uztaritzen Hemengo saltegietan.12 euro txartela eta urririk 12 urtepetikakoentzat. Osasun neurrien kontsignenarabera, txartel gehiago ezarriak izaitenahal litzateke, Irulegiko Irratiak eta kabalkadakofacebook-sarean informazioak segiarazikodituzte. Astekari huntan ere Ortzaizekoberri emaileak jakinean atxikiko gaitu.Ortzaiztarrek kementsu eta indartsu segitzendute, plazatik haratago euskal kulturazabaltzen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/10/22

Korrika 2022ra gibelatua

2019an Garesetik Gasteizeraeginikoaren ondoren, Korrikaren22. edizioa 2021ean zenegitekoa, bi urtetarik behin antolatuohi baitu AEK-k euskararenaldeko lasterketa. Koronabirusakeragindako pandemiarenondorioz, antolatzaileek urtebeteatzeratu eta 2022an egiteaadostu dute.


...

Irakurri segida

3565. zbk

Ezkontzeko eta hiltzeko ez da adinik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/10/22

Noiz arte?

Janbattitt Dirassar

Gure arteko solasaldietan bada galde bat noiznahi entzuten dena, eta beti galde bera, noiz artebeharko ote dugun jasan izurrite tzar hori. Bainandenen buru nehork ez daki holako galdeari zerbehar zaion ihardetsi. Batzuen esperantza, gaitzabera urrunduko dela zonbait hilabete barne. Bestefrangoren beldurra, lehen ere izurrite handiekardura urte pare bat segurik iraun dutela eta gauzabera gerta ditakeela berriz ere. Jakintsun askorenikusmoldea gisa guziz, ederrak behar ditugulaoraino ikusi xerto on bat ez deno pikoan ezarriaizanen, xerto bat fidagarria gaitzaren kontra etagure gorputzak untsa hartuko duena. Anartean,lanetan gira nahitez.

Gure eskualde huntan berean, anitz ekitaldi,mota guzietarik, edo ezabatu dira, edo arruntmurriztu, edo gibelatu nehork ez jakin noiz arte.Denek gogoan dauzkagu bistan da. Beste zonbaitatxiki dira, gisa hartako neurri bereziak hartuz,hala nola Donibane Lohizuneko zinemaldia etaXilaba bertsulari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016