Ba ote dakixu? | 2020eko Urriaren 22a

Ba ote dakixu?

Gilen Bacho

Ba%20ote%20dakixu?

Juduen lehenestatusa

Duela 80 urte, 1940ko urriaren3an Frantses Estatuak segurkibere historiako lege higuingarrienapromulgatu zuen. Juduenlehen estatusa zen. Pétain-en gobernuakzuen idatzi. Nork xuxen?Hori ez dakigu. Artxiboetan ezda agertzen eta gerlaren ondotiknehork ez zuen juduen estatusabere gain hartu nahi. Baina horiez da inportanteena. Gobernu guzia(eta lehenik Laval eta Pétain)hobendun zen. Testu hori irailekoazken asteetan idatzia izan zen.Jada udan, lege xenofoboakpromulgatuak ziren (kanpotarrenkontra, baina ere berriki frantsesbilakatu zirenen kontra) eta agorrilaren27an, lege berri batek diskurtsoarrazistak legeztatu zituen.Laster, frantses gobernua lege xenofoboetatiklege antisemiteetarapasatuko zen. Bide txar honetan,iraileko 10a egun erabakigarriaizan zen. Frantses gobernuak alemanekjuduen estatus bat (parteokupatuan) prestatzen ari zirelajakin zuen. Laster, gobernuak bergauza egitea erabaki zuen bi arrazoinengatik:erakusteko (itxurakzaintzeko) frantses gobernuakbere lurraldean zuela erabakitzeneta sustut erakusteko, Alemanianazia nagusi den Europa berri honetan,Frantzia ez zela "gibelatua"egonen antisemitismo mailan. Vichykoerregimenak Frantzia kolaboraziokobidean eramaiten zuen(Petain-ek hitz hori baliatuko zuenurriaren 11n). Erran behar da eretestu hori 1930eko hamarkadakoantisemitismoaren ondorio batzela. Frantses gizartean antisemitismoaazkarki hedatu zen. Horretako,frantses gehienek ez zutenezer erranen juduen estatusarenkontra.

Pétain-en antisemitismoa

Orduan, estatus horrek zer erraitenzuen? Lehen artikuluan, norjudutzat jotzen zen esplikatua zen.Bigarren artikuluan, judueri debekatuakziren funtzio publikoko karguguziak banaka aipatuak ziren,politikan edo goi-mailako funtziopublikoan (Estatuburu, ministro,hautetsi, Estatu kontseilari, konduenauzitegiko kontseilari, finantzakoinspektore, prefet eta suprefet...),justizian (kasazio auzitegian,deialdi auzitegietan, lehen instantziakoauzitegietan...), polizian etaarmadan (ofizier karguak judueridebekatuak ziren) eta edukazioan(nun kargu guziak, haietan irakaslekargua, debekatuak izanenziren).

Hirugarren artikuluan zehaztuaden bezala, kargu horiekjudu batzuek okupatzen ahalkozituzten, baina izigarri gutik (lehenedo bigarren gerlako judu soldadusariztatuek bakarrik). Laugarrenartikuluak diskriminazioak ezzirela funtzio publikoan bakarrikegonen erakusten zuen (adibidez,lanbide liberaletan judu proportziomaximo baten printzipioa finkatuaizan zen). Juduen estatusa Aljerianere aplikatuko zen (1870ekoCrémieux dekretua indargabetuaizan zen). Biharamunean, urriaren4an, beste lege batek judu kanpotarrenpresondegiratzeari baimenaeman zion. Erabaki horrenondorio kaltekorrak ezagutzenditugu.

Luzaz, Pétain-en defendatzaileekmarexalaren rola Vichyrenpolitika antisemitan gutietsi zuten.Baina, 2010ean, Serge Klarsfeld-ek dokumentu izigarri inportantbat atzeman zuen. Juduenestatusaren lehen bertsio batPétain-en oharrekin. Marexalarenohar guziek (salbu batek) juduenegoera gaizkitzen zituzten. Judueidebekatu karguetan, bake justizia,hautetsi izaitea biltzar guzietaneta kolonietako inspektoreakgehitzen zituen. Sustut, edukaziomailan, Pétain-ek irakasle izaiteajudueri debekatzen zuen (lehenbertsioan errektore, inspektore etazuzendari ez ziren ahal izan bainairakasle bai). Ondorioak dramatikoakziren.

Abenduan, 3.000juduk beren irakasle kargua etaberen eskolak eta ikasleak beharzituzten utzi eskerrik jaso gabe.Gainera, lehen bertsioan, 1860.urtea baino lehenago frantsessortu edo naturalizatu juduetatikdatozen pertsonek gorago aipatutakosektoreetan lanean segi dezakete.Pétain-ek posibilitate horikentzen zuen. Beharrezkoa balitz,Serge Klarsfled-en dokumentuakklarki frogatzen du Pétain-en antisemitismoaeta Beaudoin ministroaren1948ko erranak baieztatzenditu: "Marexala da gogorrena.Juduek justizian eta edukazioan ezdirela izan behar behin eta berrizeskatzen du". Maluruski, politikaantisemita gero eta bortitzago bilakatukozen. 1940an, juduentzat,infernuko bidearen hastapenabaizik ez zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3565. zbk

Ezkontzeko eta hiltzeko ez da adinik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/10/22

Noiz arte?

Janbattitt Dirassar

Gure arteko solasaldietan bada galde bat noiznahi entzuten dena, eta beti galde bera, noiz artebeharko ote dugun jasan izurrite tzar hori. Bainandenen buru nehork ez daki holako galdeari zerbehar zaion ihardetsi. Batzuen esperantza, gaitzabera urrunduko dela zonbait hilabete barne. Bestefrangoren beldurra, lehen ere izurrite handiekardura urte pare bat segurik iraun dutela eta gauzabera gerta ditakeela berriz ere. Jakintsun askorenikusmoldea gisa guziz, ederrak behar ditugulaoraino ikusi xerto on bat ez deno pikoan ezarriaizanen, xerto bat fidagarria gaitzaren kontra etagure gorputzak untsa hartuko duena. Anartean,lanetan gira nahitez.

Gure eskualde huntan berean, anitz ekitaldi,mota guzietarik, edo ezabatu dira, edo arruntmurriztu, edo gibelatu nehork ez jakin noiz arte.Denek gogoan dauzkagu bistan da. Beste zonbaitatxiki dira, gisa hartako neurri bereziak hartuz,hala nola Donibane Lohizuneko zinemaldia etaXilaba bertsulari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016