Gogoa hazi | 2020eko Urriaren 22a
Aitak bezala, arta nezala... Aitzur eta jorra
Joanes Bordazahar
Neska mutil mendizale bikotebat badabil Baxe-NafarroakoMunho bazterretan zehar.Ttonttor baten hegira heltzean,urrunera, mendi ezin ederragoakbegiz besarkatzen dituzte,baina hurbilera, maldan behera,lur pezoinak... Espaloiak edoterrazak, mahasti bazter bat,berriki labakitua. Eta hor adinekosenar-emazteak, biak lurrerainoukurtuak, mahats ondolandatzen. Mendizale mutikoakneska-lagunari dio dudakor:- Gaixo xaharrak,hainbeste indar debaldetan. Nunnahi mahastiak errotik ateratzeneta hemen, patar tzar huntan,labakitzen ari ditun!!
- Niagok, aski luzaz bizikoote diren beren lanaren fruituagozatzeko? Goazen, beharditiagu elekatu!Bi gazteak hurbiltzearekin:
- Arratsalde on! Jaunandereak!
- Parte on zueri!
- Solasa ginerabilanzuen adinean, ez ote zineztendebaldetan ari mahats ondolandatzen.Mahastizain zaharrak, gorputzanekez zuzenduz, boneta azpiankaskoa hazkatuz:
- On eginak badik betinoizbait bere saria.Andereak sahetsetik gehituz:
- Mozkina goiz ala berantnorbaiten probetxu izanen duk.Mutil gazteak beti berea gogoan:
- Zergatik behar duzuehainbeste lan sortu zuen ahalakttipitzen ari zaizkizuelarik.
- Ez gaitik lanak errausten,zutik atxikitzen baizik! Oraikogazteak interes handiagoenesklabo zirezte. Mahastieklehertzen zaituztete. Gu aldizzutik atxikitzen gaitik. Ez gaituknehoren mutil. Mahastiakarta handia behar dik. Guzahartzearekin ernai atxikitzengaitik, lehen atxiki gaituenbezala. Mahastiak beldurrak etakezkak sortzen ditik, udaberritiklarrezkeneraino eta neguan ereemaiten dik lan. Mahastiak ezhau alfertzen utziko. Beti hirebeharretan diagok. Haur ttipi batibezala behar zaiok kasu eman.Badik bere gisako mintzoa. Hiriadieraziko dauk zer nahi duen etaez beste nehori. Ezagutzen diknor duen jaun eta jabe.Neskak harri koskor bat zangozpusatuz:
- Malkar hau dena larreeta harri duzue? Ez duzue lurhobeagorik atzeman?- Malkar huntan dena sasieta lapar zunan. Lurra hobetukodinagu emeki emeki. Mekanikaz,mendi-mazela parte hau denapezoin ezarriz. Mahastiari berdinzaion lur harritsua. Hori dunmahastiaren misterioa, bereaatzemanen din, harrien artean,barnatasunean. Eta han bilduhazkurria, mama gozo bihurtukodaun.
- Erreparoa badukezueetxean? Seme edo alabaren bat,segitzen du mutikoak.- Ez! Baina, ez pentsadebaldetan ari gaitukala. Mahastionak atzemanen dik artatzaile.Ulertua dukek ez girela guretzatari lanean baina ondokobelaunaldientzat. Badik zortzi milaurte munduan mahastia landuadela. Guretzat ere norbaiteklandatu ziaukukan. Guri eskeroinordekoek baliatuko ditek,bizpahiru belaunaldiz bederen.Mahastia ez duk gurea. Gu gaitukmahastiarenak. Lurrak egitengaitik. Gu ere senar-emazteak,biak bat, korapilatuak, engoitikmahastiak beretuak gaitik.Andereak bazterretik mahatslandareen erroak balde batetansartzen ditu. Behi kaka saltsazirriztan dariotela lurrean eginziloan barneratu eta.
- Hobeki erran, hiruakbat gaitun, lurra, mahastia etagu. Aspaldiko mahats-ondoakbezala erroak barna ditinagu,beso-aihenak zabal, biharkoariluzatuak. Lana egiten dinaguikasi maneran. Urtez urte, artoskiikasi ditugun egin moldeakgaurko jakintzarekin hobetuz.Mahats aihen bat hartuz,andereak bikote gaztearierakusten dio:
- Begira! Landareakpuntaren puntan badin kirribilfin, xamurra, inguruko guzierilotzen zaiona, mahastiak berdinamultsuki bereganatzen gaitin.Ele arrunt zenbait partekaturik,bi gazteak beren bidetik badoaz,haraindiko mendi ortzemugabatek deiturik...
- Aire onak on degizuelaeta hemen erabili eleek gaizkirikez.










