Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Urriaren 22a
Estitxu kantatuz
Sobera goizik galdu dugun kantari xoragarri baten berriz biziarazteko.
Estitxuren omenaldi bat? Ez,hori baino gehiago da. Aldudarrakelkarteak 1995ean hasisailaren 10.a da "kantatuz"berri hau. Manex Pagola, EtxamendiLarralde, Mixel Labeguerie,Xalbador, Xabier Lete, PierPaul Berzaitz, Imanol, Oskorri,Errobi...aldi oroz kantaldi horrekarrakasta handia sortu du.
Zer da beraz kantatuzen funtsa?
Anitz badira. Lehenik gure ondarearengureganatzea. Azken50 urte hauetan kantu berrianitz atera da. Horietarik batzubeti kantatzen direnak bainanbeste anitz ahantziak. Alta zeraltxorrak ez dira errauts peangorderik.Beste helburua da kantariekinlan sakona egitea. Zeren gureustez kantariak kantuaren zerbitzukojarri behar du eta ezalderantziz. Hitzari anitz erreparatu,behar du jakin zer erraitenduen eta kantua kondatu. Hitzenindarrak du egiten kantuaeta gero bertze estetismo formagaineratekoek, izan ahotsak,musikek, kantua edertu edosublimatu eginen dute.Aurtengo egoerari begira kantaldienbidea berriz hartzeahelburua da. Ez da segur errex,denak azken mementoan eginbehar dira jakin gabe ea bururainojoanen giren. BainanAldudarrak elkartean pentsatudugu behar ginuela aitzina segitubehar diren neurriak hartuzbistan dena, erran nahi baitagaldegin protokoloak zorrozkisegituz. Iduritzen zauku jendeaikuskizun gosez dagola. Badakiere gisa hartarat antolatuakdirelarik, ekitaldi horietan ezdela arriskurik. Baigorriko elizahandia hautatua izan da 300 bat(ez gehiago) ikusleren errezebitzekobaldinza hoberenetan.Sar ateratzeak gisa hartaratpentsatuak dira ez diten jendeak metaturik egon.
Zer erran Estitxuz?
Franck Dolosorrek, Estitxuz,duela bi urte atera zuen dokumentalzoragarria, Aldudenerakutsiginuen eta gure elkartekogazteak harriturik geldituziren bi arrazoinengatik: kantarixoragarri bat deskubritu zutenbainan ez bakarrik. Estitxurennortasuna eta haren ibilbideaBeskoitzetik hasirik, Ameriketan,Madrilen, Parisen gaindi etabistan dena Euskal Herrian. Ezzuen bide errexa izan beti. Frankorendenboran zentsuratua eta1980tik goiti Euskal Herrian bereandoi bat baztertua... 1993angazterik zendurik 25 urteren buruanberriz ezagutzen ari dugu.Baionan karrika eta kolegio batekbere izena daukate eta orainkantaldi hunek agian eskainikodio merezi zuen euskaldunenesker ona.Bainan oro har haren omoreona dugu gogoan eta hori duguBaigorriko kantaldietan biziarazinahi.
Kantariak: Lauburu, Mindegi,Astezkenekoak, Bankarrak, Senpertarrak,Nunbaitike, Kantiruki,Guy Saldubehere, Aire ahizpak,Xendarineko ahizpak, MathildeEtchebarren, Aurélie Etchepare,Magali Zubillaga, Amaia Hirigaray,Miren Tristant, Amaia Riouspeyrous,Maitena Goicoechea,Brigitte Etcheverry, Pauline Junquet,Juliette Alfonso, EnekoLamothe, Jon Itzaina, KattalinIndaburu, Thierry Biscarry, MaddiZubeldia, Maitena Monaco,Mattin Lerissa...
Musikariak: Thomas Saez,Sébastien Desgrans, Paul Vernhères,Nicolas Vielle et PierreSangla.
Bi kantaldi Baigorriko elizan:Lehena urriaren 24an ebiakoitzean(20:30) eta bigarrenaurriaren 25ean igandearekin(16:00).
Sartzeak salgai Baigorri Oronoseta Aldude Garatea saltegietanbai eta ere turismo bulegoetan.Covidarengatik aitzinetik erosibehar dira











