Gure Hitza | 2020eko Urriaren 22a
Noiz arte?
Janbattitt Dirassar
Gure arteko solasaldietan bada galde bat noiznahi entzuten dena, eta beti galde bera, noiz artebeharko ote dugun jasan izurrite tzar hori. Bainandenen buru nehork ez daki holako galdeari zerbehar zaion ihardetsi. Batzuen esperantza, gaitzabera urrunduko dela zonbait hilabete barne. Bestefrangoren beldurra, lehen ere izurrite handiekardura urte pare bat segurik iraun dutela eta gauzabera gerta ditakeela berriz ere. Jakintsun askorenikusmoldea gisa guziz, ederrak behar ditugulaoraino ikusi xerto on bat ez deno pikoan ezarriaizanen, xerto bat fidagarria gaitzaren kontra etagure gorputzak untsa hartuko duena. Anartean,lanetan gira nahitez.
Gure eskualde huntan berean, anitz ekitaldi,mota guzietarik, edo ezabatu dira, edo arruntmurriztu, edo gibelatu nehork ez jakin noiz arte.Denek gogoan dauzkagu bistan da. Beste zonbaitatxiki dira, gisa hartako neurri bereziak hartuz,hala nola Donibane Lohizuneko zinemaldia etaXilaba bertsulari xapelketa. Artetik erraiteko,Xilaba hori arras polliki baitoa, hori bera ez daguti, bertsularitza izanki-eta gure ondarearen loreederrenetarik batto.
Ondoko egunetan ere, oraino gisa berean ibilibeharko dugu. Denek hala diote eta denakgogoetatuak daude. Hilabete huntan konparazioneez da Biper-bestarik izanen Ezpeletan, hori eremakur handia segur. Abenduan, Durangoko azokaez da batere usaiako moldean iraganen, dena edokasik dena internetez. "Eta bai, beharrik internethor baitugu", erraiten zautan adiskide batek.
Frantzia guzian gaindi, kantu bera! Lehiaketafamatu zonbait nolazpait iragan dira, besteak bestetxirrindularien Frantziako itzulia eta Roland-Garrostenisguneko xapelketa nagusia, bainan giroa ezzen batere usaiakoa. Eta ezin eginez utzi direnenzerrenda aise eta aise luzeagoa litake. Horra nunjoan den egunean jakin den heldu den otsaileanez dela izanen Parisen urte guziz keinka bertsuanmuntatzen den laborantza feria-erakusketa handihandihura, ardura "saloina" deitzen dutena.Asko harritu dira berri hori hedatzen hasi delarik.Oraidanik behar zenez holako erabakia hartu,arte huntan gauzek ez ote duten batere onerategiten ahal. Salbu hara, holako erakusketa ez daazken puntan muntatzen, apailu frango eta frangozonbait hilabete aitzinetik egin behar dira. Harazertan giren joan den martxoan gutaraino jina dengaitz lotsagarri horrekin.
Macron presidenteak azkenik egin duen hitzaldian-elkarrizketa baten moldean iragan den hortanaskigarbiki errana izan zauku denek -bakoitxakbere heinean- indar bat eginez ez gintazkeelasobera gaizki heldu behar bainan luze joanendela oraino gauzak beren usaiako tornuratitzuli aitzin. Den hoberenetik hori gertatzen ahalheldu den uda hastean edo hola, heldu baitahemendik bederatzi hilabeteren buruan. Artehuntan gorabehera frangorekin, neurri bereziasko beti jasan behar, batean xorrotxago, besteanarintxago. Nork daki beraz nola iragaiten ahalkodiren Eguberri eta Urtats iriko ospakizun alegeraeta kartsuak? Batzu eta besteen arteko lokarriguziz baliosak azkartzen eta goxatzen dituztenak.Olentzero eta Bizarzuri etxen egon beharko otedira? Eta berantxago ihauteria bestarik izanenote da? Aisexago beharbada, gehienak kanpoanegiten baitira bainan jendea ez balinbada multxottipika baizik biltzen ahal, nola eginen da? Etaheldu den udaberriko hitzorduak ote? Horiekhola, gaitzari ahal bezen azkar ihardukitzea, horiizan behar da denentzat arrangura nagusia, guzizpremiatsua, maskak aurpegian, ezinbesteanbada ezinbestean, eta untsa kasu eginez gureharat-hunatetan.










