Gure arteko solasaldietan bada galde bat noiznahi entzuten dena, eta beti galde bera, noiz artebeharko ote dugun jasan izurrite tzar hori. Bainandenen buru nehork ez daki holako galdeari zerbehar zaion ihardetsi. Batzuen esperantza, gaitzabera urrunduko dela zonbait hilabete barne. Bestefrangoren beldurra, lehen ere izurrite handiekardura urte pare bat segurik iraun dutela eta gauzabera gerta ditakeela berriz ere. Jakintsun askorenikusmoldea gisa guziz, ederrak behar ditugulaoraino ikusi xerto on bat ez deno pikoan ezarriaizanen, xerto bat fidagarria gaitzaren kontra etagure gorputzak untsa hartuko duena. Anartean,lanetan gira nahitez.
Gure eskualde huntan berean, anitz ekitaldi,mota guzietarik, edo ezabatu dira, edo arruntmurriztu, edo gibelatu nehork ez jakin noiz arte.Denek gogoan dauzkagu bistan da. Beste zonbaitatxiki dira, gisa hartako neurri bereziak hartuz,hala nola Donibane Lohizuneko zinemaldia etaXilaba bertsulari...
Irakurri segida