Mundu zabalean | 2020eko Urriaren 22a
Koronabirusaren bigarren uhaina
JB
Macron presidenteak hitza hartu du koronabirusizurritearen bigarren uhainari buruegiteko neurrien plazaratzeko. Batzuenarrangurerierantzunez, bainan bestebatzuen arrangurak eta kexadurak piztuz alaakulatuz.
Ez da dudarik zerbait egin behar dela bainanhartu diren neurriek funtsezko problemerierantzuten ote dute? Ez dira hortaz konbentzituak,presidentearen mintzaldiaren biharamuneanberean, manifestatzerat joan direnosagarri sektoreko langileak.
Alta, duela hiru hilabete, osagarriko arazoerierantzuteko xedea zuen "Segur" plangintzaonartu dute sindikatu batzuek, hala nolaCFDT eta FOk. Covid-19 izurritearen lehenuhainak agerian ezarri zituen lehenagokogabeziak gainditu nahiz, 8 miliar eurokodiru kontu gehigarri bat mahai gainean ezarriaizan da ospitaleetako langileen hilabetesariak 183 euroz emendatzeko eta 15.000lanpostu berri sortzeko. Bide oneko deliberoakbainan osagarri zerbitzuen egoera larriaez dela oraino zuzendua sail hortan laneanari diren anitzek salatzen dute. "Segur" plangintzaizenpetu dutenetik hasiz, CFDT sindikatuaksalatzen baitu negoziaketak, aitzinetikhitzemana izan zen bezala, ez direla sozialarloko langileeri idekiak izan eta sektore hortakolangileak eta izurritearen lehen ukaldianinplikatu diren etxeetako laguntzaileak baieta ere bitarteko langileak edo "interimaire"delakoak konpentsazio saririk gabe gelditudirelarik.
Bainan ez da arrangura bakarra, ez eta lehenabatzuen arabera. "Osagarri saileko langilegehienen inplikazioari esker dugu lehenuhainari iharduki, baitezpadakoa zen bermoldaketaeta erabaki anitz guhaurek hartuz"dio Annecy-ko ospitaleko Renaud Chouquermedikuak Le Monde kasetan, "bainan ekainetikgoiti, lehenagoko kudeantza molderatitzuli gira, ez daukute konfiantzarik egiten"gehituz. Joan den ortzeguneko manifestaldiratdeitua zuen CIH ospitaleen arteko loturaegiten duen kolektiboko Arnaud Chichemedikuarentzat "Segur" plangintza ez daaski urrun joaiten ospitalea den amildegitikateratzeko eta 20 Minute Santé aldizkariandeklaratu du: "10 urtez ospitaletik 60.000ohe kenduak izan dira. Oraiko izurriteariburu egiteko erreserba sanitario bat sortubehar da, medikuntzarako 20.000 ohe berrizidekiz eta beste 15.000 erreanimazioan edozainketa intentsiboko zerbitzuetan."
Ororen gainetik, erizain postu berriak sortubehar dira lehenbailehen. Nahiz eta "Segur"plangintzak dioen 15 mila lanpostu berrisortuko direla, ez dira berehalakoan egineneta orain berean behar gorria da. Adibidebat emaiteko, APHP Pariseko ospitaleetan,azken hilabeteetan 192 erizain berri hartuakizan dira, bainan denbora berean, 192 erizainjoan dira, beraz krisi sanitarioaren hastapenekohein eta gabezia berdinean dira.Gainera langileen galtzea ospitale guzietanazken denboretan azeleratu da: demisioak,pribaturat joaitea, osagarri arrazoinengatikgeldituak. Langile kopurua apalegia delabeste behin errepikatzen dute CIHko medikuek:"Frantzian erizain bat bada 12 erientzat,gure bizi heina duten beste herri anitzetanerizain proportzioa doblea delarik".
Badu zonbait denbora ospitaleen artekoKolektiboak alarma jotzen duela bainanorain argi gorri guziak piztuak dira eta koronabirusarenbigarren ukaldia jasaitea zailagoaizanen dela iduri luke











