Azalekoa | 2021eko Otsailaren 04a

"Gazte Agora" topaketen berri

M.O.

Gazte%20Agora%20topaketen%20berri

"Gazte Agora" edo gazte forua deitu dute, Eusko Ikaskuntza (Iparraldea), Euskadiko Gazte Kontseilua (EAE) eta Nafarroako Gazte kontseiluak eraman mugazgaindiko topaketa. Baionan, Donostian eta Iruñean foroak antolatu zituzten, puntu batzuen inguruan gogoetatu, bakoitzak bere lurralde administratibotik abiatuz. Urtarril hondarrean hunen berri ukan dugu.

Ongizaite materiala: enpleguaeta etxebizitza

Gazteriak kezka handia azaldu du testuingurusozio-ekonomikoa dela eta. Kezkakez dira materialak soilik, prekaritarearenalderdi "subjektiboak" ere aipatu baitituzte.Kezkak eta nahiak laburbilduz, bizi-proiektubat garatzeko ahalmenik ez ukaitea ondorionagusia da.Bizi-proiektuak garatzeko baldintza materialakanitz aipatu dira. Enpleguaren kalitateaeta etxebizitzaren eskuragarritasuna eztabaidankokatu dira, herri tipien despopulazioaeta "talentuen ihesa" ere anitz agertudira.Gazteen erantzunetan bi ildo agertu dira:politika publikoak garatzea eta beraienkontzientzia hartzea. Gazteen arabera eskakizuneta behar guzieri instituzioenganik ezdute behar diren erantzunik eskuratzen. Gogoetahoriek, sozio-ekonomiko beste arlobatzuekin nahasten direla hainbat puntutanagertzen da, erakutsiz korapilatsua den gaibat dela.Adibidez, hezkuntzaren gaiarekin, orientazioarenaeta gobernantzan erabakitzekoahalmena, bizi-proiektuak garatzeko etaongi izaiteko nahitaezkoak dira.

Euskara eta hizkuntza-politikak

Gazteen artean euskarak pisu berezia badu.Foru horietan agertu da, euskararen biziraupenarenesperantza eta euskara sustatzekogogoa. Gogo hori zeharkakoa da, lurraldeguzietan eta adin-tarte guzietan agertzendena. Ez da bakarrik duten altxorra, ez etasoilik sinbolikoki salbatu beharrekoa, bainaegunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza.Erakundeek (Autonomia Erkidegoa, Nafarroaeta Euskal Elkargoa) aipatuak dira salbatzehorren bitartekari bezala, sustatzekogogorik ez dutela, ez eta bitartekari izaitekoasmo handirik. Euskara gazteen gain eredela irakurtzen ahal da, hortarako antolatzearenbeharra ikusia da. Edonor ez dabehartua izan behar, ez eta alderdien eskuden gauza bat, izan behar du bakoitzarenbizitza ereduak askatasun osoz partekatzekotresna.

Hezkuntza formal eta informala

Egin diren saioetan, 3 eremu administratiboetanazpimarratua izan da, gazteek hezkuntza-sistema aldatzeko eta hezkuntza informalareneremuaren ezagutzeko beharra.Hezkuntza-sistemak jorratzen dituen gaiaklantzea proposatzen dute, ikaslearen garapena helburu izanez. Hezkuntzaren eta jendartearenarteko harremana sendotzea helburuada, ikaslearen jarraipen eta garapenpertsonala komunitate baten barnean.Nafarroako foruan agertu da, hezkuntza sailaneuskarari eman behar zaion garrantzia.Nafarroan arrazoi horren ondorioz baztertuakdirela adierazi baitute.

Gobernantza: gazteen partehartzea

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroaneta Iparraldean egin diren hiru foroetan,gazteek kezka anitz agertu dituzte egungogobernantza demokratikoaren ereduariburuz. Azpimarratu dute erabaki politikoeta instituzionalen tinkotasuna, gazteak erabakiakhartzeko prozesu eta espazioetarikurrun senditzen dira.Bestalde, toki batzuetan gazteen partehartze politikoa eskasa agertu da, bizi dutenprekaritatearekin zerikusia duela, berenbizi-proiektuak gauzatzeko ezintasunarekinlotuz. Zentzu horretan, gazteen partaidetzasustatzeko, eredu sozio-ekonomikoaz gogoetakeramaitea baitezpadakoa da.


Ondorio nagusiak

Hiru lurraldeetako foroenemaitzak eta ondorioak ikertueta, alor desberdineri buruzkoeztabaidak kontuan hartu eta,gai batzuk kezka sortzen zaie,beren bizitzan eragina ukanez.Beren bizi proiektuak garatzekoezintasuna bistakoada, baita horiek gauzatzekobaldintza materialen beharra,bereziki kalitatezko enpleguarieta etxebizitzen eskuragarritasunariburuz. Bizitzarenprekaritateak, etorkizunerakosegurtasun gabetasunak etaeguneroko beharrak betetzekoezintasunak eta frustrazioaksortzen zaizkie. Etsipenhorrek, beren partaidetza politikoanzuzeneko eragina du,prekaritateak askatasunez etaduintasunez parte hartzekoaukerak murrizten baitiete.Gaurko sistemak gazteen hitzaez duela ontzat hartzen iruditzenzaie. Politika publikoetatikkanpo utziak direla eta ezdirela entzunak, ez dietelarikaukerarik eskaintzen. Ez diraberen beharrak integratzen,beren iritzia modu paternalistabatean hartua dela zioten.Egungo hezkuntza sistemak,gazteen ikuspuntutik, gabeziaanitz ditu: oinarri duen baliosistema,ikasleen parte hartzea...eta euskarari eskainiaden tokia.Foroen emaitzetan agertzenda lurralde desorekak gazteenbizitzan duen eragina. Lurraldeantolamenduenarteko desorekakIparraldeko eta Nafarroakogazte anitzen bizitza baldintzatzenduela, bereziki kanporajoan behar baitute beren biziproiektuak garatzera.

Etorkizunari begira

Foroen helburu bakarra ez daizan beren kezken inguruan eztabaidatzea,proposamenak erezehaztu nahi izan dituzte. Alordesberdinetan errepikatu direntresna proposamenak. Gazteekberen komunitateetan eragitekotresna, egitura eta eremu propioberezituak behar dituztelairakurtzen ahal da, erabakiakhartzeko ahalmenarekin. Hirulurraldeen artean elkar ezagutzekoeta praktika egokiak partekatzekoeremuak sustatzeabeharrezkoa zaie.Lurralde-lankidetzari buruz,muga administratiboak gainditzeaeta lurraldeen beharrenaraberako lankidetza-tresnakoherenteak sustatzea, ikuspegipraktikoari lotua, funtsezkoairuditzen zaie gazteen kezka etabeharreri erantzuteko.Ikasleen garapenean oinarritutakohezkuntza-sistema sortzeaezinbestekoa dela gazteek jendarteanizan beharreko eginkizunarengaiari heltzeko.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3579. zbk

Gure Hitza | 2021/02/04

Sukalkiak

Peio Jorajuria

Pandemiari buru egiteko, hirugarren hetsialdiaigurikatzen ginuen, gogorra. Ororenburu ez da holakorik, orainokoan bederen.Baina ikusiz izurriteak aitzin-punpa handiaegiten ari duela, mota britainiarra ere hor,lanjerosagoa, mota hego-afrikarra heldu,gauden erne! Hegoaldean ere egoera gorriandira. Ez gira estokatik ateraiak. Artetik,Justina ere jin zaigu, itsas-bazterra berezikizafratu duen euri eta haize ekaitz bortitza.

Egoera bitxi eta nardagarri hortaz baliatukogira beraz, orain arte bezala funtsean, liburuzenbaiten irakurtzeko, ahalaz supazterxokoan. Pertsonalki gustatzen zait. Joanden larrazkenaz geroz baditut bospasei liburubederen irakurtuak. Horietarik batekinloriaturik egona naiz. Kepa Altonaga bizkaitarraren"Duvoisin kapitainaren malura, Bonaparteprintzearen itzalean" (Pamiela argitaletxea),duela urte pare bat argitaratua.Liburu ttipia baina zer altxorra! Euskararenmunduan oso ezagunak dira Jean-PierreDuvoisin eta Luis Luziano Bonaparte printzea.XIX. mendekoak dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016