Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Otsailaren 04a

Senpere

Senpere

Herburuko bidegurutzea

Dantxarineko eta Sarakobidegurutzea bertze moduegoki batean ezarriko dute,biribilgune bat eginez, Herburu(Cherchebruit) auzoan. Erranbehar da azkeneko moldaketa,duela 4 urte egina, ez zela soberaerosoa. Jakinez Dantxarinetikheldu diren autoek lehentasunadutela, bertzek aldizgelditu behar. Departamenduak,urtarrilaren 18an obrakhasiak ditu, iraun dezakete 6edo 8 aste inguru. Ontsalaz,denen atseginetan auto etakamioien trafikoa errextu beharluke.

Behorra traktorearen ordez

Horra zer xederekin Jean-Mixel Susperreguik muntatuduen "Zaldi-Lana" egitura,hunen bitartez nahi luke partehartu hondartza garbiketetan.Lan hortarako eraiki du tresnasinple bat, nun aurkitzen denare bat sare batez osatua, zetaberengisa, behorrak tiratzerakoansablea azalean arrotzendu eta ber denboran ondarkinakbiltzen. Tresnaren barnatasunanahi den neurrian ezarlaiteke, hola traktoreak bainokalte gutiago ingurumenari ekarrikodu. Mementoan kostaldekoHerriko-Etxeetan ari da ezkereskuin bere ekimenaren erakusten,Senpereko lakuan ere eginditu entseguak. Ororen buru,udari buruz nahi lituzke kontratubatzu finkatu bere proiektuagauzatzeko, ea zer segida ukanenduen.

Zuraideko bidean obrak

Otsailaren 1etik abian dira obrak,ura banaketaren sarea erreberritzekokarietara, Aintzira sarrerakobiribilgunetik Txikitoneko bide arte,erran nahi baita Amezpetuko mugaraino.Bi hilabetez, departamendukoerrepide hortan, trabak sor tuko dira eta obra denboran zirkulazioaaldizkatuz ezarria izanen da.Euskal Elkargoak du kudeatzeneta Etchart enpresak beharrezkolanak eremanen ditu. Ahalik etahobekienik, entseatuko dira xokohortako auzoeri bidea libro mantenitzea,haueri galdegina da berenur-kontagailuko helbidea errextea.

Mediatekaren ordutegiak

Etxeratze neurriengatik, mediateka17:45etan hetsiko da, aldaketahunekin, horra beraz noizidekia izanen den: astelehena etaostirala (15:00-17:45), asteazkena(9:30-13:00 eta 15:00-17:45), larunbata (9:30-13:00).Xehetasun gehiagorentzat:mediathèque@senpere64.fr.

Ikastola drive

Hilabetero bezala, Ikastolakantolatzen du bazkari banatzeaOxtikenean, otsailaren 13an(11:00-13:00), larunbatarekin,oraikoan ahatekia parmentiermoduan. Igande huntako,azken epea, manatu behar daSMS delakoaren bitartez: 0621 03 47 05. Parte bakoitxa 10eurotan, aurki daiteke: ahatekiplateroa, gasna eta deserta.On daizuela!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3579. zbk

Gure Hitza | 2021/02/04

Sukalkiak

Peio Jorajuria

Pandemiari buru egiteko, hirugarren hetsialdiaigurikatzen ginuen, gogorra. Ororenburu ez da holakorik, orainokoan bederen.Baina ikusiz izurriteak aitzin-punpa handiaegiten ari duela, mota britainiarra ere hor,lanjerosagoa, mota hego-afrikarra heldu,gauden erne! Hegoaldean ere egoera gorriandira. Ez gira estokatik ateraiak. Artetik,Justina ere jin zaigu, itsas-bazterra berezikizafratu duen euri eta haize ekaitz bortitza.

Egoera bitxi eta nardagarri hortaz baliatukogira beraz, orain arte bezala funtsean, liburuzenbaiten irakurtzeko, ahalaz supazterxokoan. Pertsonalki gustatzen zait. Joanden larrazkenaz geroz baditut bospasei liburubederen irakurtuak. Horietarik batekinloriaturik egona naiz. Kepa Altonaga bizkaitarraren"Duvoisin kapitainaren malura, Bonaparteprintzearen itzalean" (Pamiela argitaletxea),duela urte pare bat argitaratua.Liburu ttipia baina zer altxorra! Euskararenmunduan oso ezagunak dira Jean-PierreDuvoisin eta Luis Luziano Bonaparte printzea.XIX. mendekoak dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016