Gure Hitza | 2021eko Otsailaren 04a
Sukalkiak
Peio Jorajuria
Pandemiari buru egiteko, hirugarren hetsialdiaigurikatzen ginuen, gogorra. Ororenburu ez da holakorik, orainokoan bederen.Baina ikusiz izurriteak aitzin-punpa handiaegiten ari duela, mota britainiarra ere hor,lanjerosagoa, mota hego-afrikarra heldu,gauden erne! Hegoaldean ere egoera gorriandira. Ez gira estokatik ateraiak. Artetik,Justina ere jin zaigu, itsas-bazterra berezikizafratu duen euri eta haize ekaitz bortitza.
Egoera bitxi eta nardagarri hortaz baliatukogira beraz, orain arte bezala funtsean, liburuzenbaiten irakurtzeko, ahalaz supazterxokoan. Pertsonalki gustatzen zait. Joanden larrazkenaz geroz baditut bospasei liburubederen irakurtuak. Horietarik batekinloriaturik egona naiz. Kepa Altonaga bizkaitarraren"Duvoisin kapitainaren malura, Bonaparteprintzearen itzalean" (Pamiela argitaletxea),duela urte pare bat argitaratua.Liburu ttipia baina zer altxorra! Euskararenmunduan oso ezagunak dira Jean-PierreDuvoisin eta Luis Luziano Bonaparte printzea.XIX. mendekoak dira biak. LehenakEzpeletan zituen erroak, ofizioz mugazainizana, besteak beste Atharratzen, Bidarrain,Senperen... Ondotik, aldiz, euskal literaturzaleaizanik, osoki euskararen alorrean eginzuen lan, Bonaparte printzearen zerbitzuko.Hau hizkuntzalari famatua zen. Besteakbeste Euskal Herri osoko euskalkien etaazpi-euskalkien karta moldatu zuen. Gurehizkuntzaren historian, biak goraipatuakdira, arrazoinekin.
Kepa Altonagak haatik badu dohain berezibat, bertzeek ikusi ez dutena ikusten baitu.Detektibe baten gisa, zoko-mokoak miatzenditu, oinarrietara joanez. Eta balirudike Iparraldekoiturriak dituela gustukoenak, aitzinekourteetan besteak beste Armand Davidezpeletarra, Jean Etxepare Aldudeko medikua,Arnaut Abadia eta ere Beskoitzeko Leizarragarenbiziak eta obrak ikertuak baititu.Aldi huntan, zer ikasten dugu? Duvoisinkapitainari ezinbestekoa zitzaiola "prosasupradialektal" baten garatzea, hots, euskalkiengainetik euskara batu baten moldatzea.Baina Bonaparte printzeak nahikarihortan bridatu zuen, haren "literatur ezpatarenahalmena kamustu". Printzearentzateuskalki mintzatuak ziren bakarrik konda,euskal literaturak ez zuen balio handirik.Duvoisin eta beste kolaboratzaile batzuk,hala nola Jose Antonio Uriarte, KlaudioOtaegi eta Johañe Arxu, beren nahikarianosoki frustraturik utzi zituen. Libreki eginbazuten lan, mende bat eterdi huntan emanakizanen zituen urratsak euskara batuak,gure hizkuntza menturaz egoera hobeanizanen baitzen gaur. Horren ordez, nahiz azkenberrogeita hamar urte hauetan euskarabatuak ikaragarriko aitzinamendua eginduen, oraindik urrun gira Euskal Herri guzianeuskara batuan mintzatzetik eta idaztetik.Mintzo ditugun euskalkiak sukalki bilakatuakdira, dio Kepa Altonagak, bakoitzakbere sukaldean moldaturik bere araberakosaltsa, euskarak horrela ez bailuke gerorik.Hain beltz ikusi behar ote dugu gure mintzairarenetorkizuna? Gogoetagarri da...










