Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Otsailaren 04a

Uztaritze

Lapurdi zentroa Herriko Etxe bilakatuko dena
Lapurdi%20zentroa%20Herriko%20Etxe%20bilakatuko%20dena

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegunean aurtengolehen kontseiluko biltzarraLapurdi gelan iragan da, orenadoi bat aitzinaturik gaurkoegoerarengatik. Hastapeneanauzapezak urteberriko agiantzakeskaini ditu hautetsi etahan ziren bakarreri, ez baitaaurten agiantzen egun ofizialikiraganen. Mintzagaiak askobaziren. Huna aho batez onartuakizan diren erabakiak:

- Aisialdi zentroari zerbitzuemaiteko hitzarmenaren gehigarria;

- Herriko argien mantenu egitarauanfinantza proiektuarenonartzea;

- Barakero bidean ''Energia sindikatuak''elektrika kable batenkanbiatzeko proiektua aztertzea,''Energia sindikatuarekin"baloi fluoreszenten ordezkapenenproiektua aztertzea;

- Baserriko horniduren etaHerriko Etxe berriari buruzkofinantzamenduentzat dirulaguntzen eskaerak. Lapurdizentroan Herriko Etxea osokiber-egituratua izanen da,ondoko hilabete edo urtetan(gastuen estimua 1.270.280euro);

- EPFL erakundeak Uztaritzekoherriari ontasun baten itzultzea(Etxeberria karrikako 141 zenbakian);- Energia berritze saileanArruntzako eskolan zureria,estalgi eta isolamenduen berrantolaketa(375.000 eurorengastua);

- Zerbitzu teknikoetan, bai etagazteen kirolen zerbitzuan lanpostu batzuen sortzea. Gizabaliabidetan lanpostu batenaldaketa;

- Bizikleta elektrikoen erosleeridiru laguntza ekartzea (5 diraoraikoan);

- Numeriko arloan, EuskalElkargoarekin mutualizatze hitzarmena;

- ''Txakurrak'' herriarteko sindikatuarenaraudien aldaketa(Luhusorekin);

- Edateko uraren eta saneamenduarenzerbitzu publikoanlurralde elkargoen kode berriaonartzea;- Hegaztietan dabilan eritasunariburuz, hazkuntzan ari direnenalde mozio baten onartzea, egoera hobetzekotan.

Eztabaida luzeagoak sortu diralur saltze proiektuen sailean,gehiengoaren eta ezkerreko lauhautetsien artean. GuadalupeanOndarea etxe sozietateari lur zatibat saldua izanen da, bulegoberria egiteko (hemen ezkerrekoakabstenitu dira). Aldiz bizitegiakegiteko Haltya gunean, hirulur zati salduko dira. Aitzinekokontseiluan ezkerrekoek onartubazuten, oraikoan eztabaidanahasi baten ondotik kontraagertu dira. Lurren balioak ezonak edo jabe berrien izenak ezgustukoak? Nork jakin zuzen.Salmentak halere onartuak izandira. Auzapezaren ahozko komunikaziozonbaitekin biltzarrabukatu da. Hurrengoa otsailaren25ean.

Aurten Hartzaro festibalarik ez

Sasoi huntan beti igurikatua zenUztaritzen Hartzaro festibalarenaurkezpena. Urtero izaiten diraegitarau artistikoak, musikaldi,dantzaldi, antzerki edo sorkuntzaberriekin. Aurtengo festibalaren25. edizioa iragan beharrazen. Bainan osasun murrizketekkondenatzen dute Herri Soinuelkartea aurtengoa osoki ezeztatzerat,negu ateratze huntanbederen. Ulertu daiteke errexFilipe Lesgourgues lehendakaria,Pierre Haira diruzaina etafuntsean talde osoa doi bat kezkatuakdirela. Bainan zer egin?Ikusiko dute egoera hobetzenbada, urtean zehar berriz eginenduten edo ondoko urterakoutziko.

Proiektu berri baten onarpena

Duela zonbait aste agertu zirenDepartamenduan ''2020ko, 64partehartzaileren aitzin konduak''proiektuen proposamenakelkarteenganik. Asko baitzirenjendek bozkatu behar zuteninterneten bidez beren hautuaseinalatzeko. Uztaritzeri doakionezlau ziren lehian: ArruntzaKoop saltegia, gazteentzat kirolzelai berria, San Frantses kolegioanerle hazkuntza bat eta Hegalaldiarentzattxoritegi bat. Azkeneandepartamenduarenganikbat onartua izan da: ArruntzaKoop saltegia da. Goresmenakproiektu hori ekarri duteneri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3579. zbk

Gure Hitza | 2021/02/04

Sukalkiak

Peio Jorajuria

Pandemiari buru egiteko, hirugarren hetsialdiaigurikatzen ginuen, gogorra. Ororenburu ez da holakorik, orainokoan bederen.Baina ikusiz izurriteak aitzin-punpa handiaegiten ari duela, mota britainiarra ere hor,lanjerosagoa, mota hego-afrikarra heldu,gauden erne! Hegoaldean ere egoera gorriandira. Ez gira estokatik ateraiak. Artetik,Justina ere jin zaigu, itsas-bazterra berezikizafratu duen euri eta haize ekaitz bortitza.

Egoera bitxi eta nardagarri hortaz baliatukogira beraz, orain arte bezala funtsean, liburuzenbaiten irakurtzeko, ahalaz supazterxokoan. Pertsonalki gustatzen zait. Joanden larrazkenaz geroz baditut bospasei liburubederen irakurtuak. Horietarik batekinloriaturik egona naiz. Kepa Altonaga bizkaitarraren"Duvoisin kapitainaren malura, Bonaparteprintzearen itzalean" (Pamiela argitaletxea),duela urte pare bat argitaratua.Liburu ttipia baina zer altxorra! Euskararenmunduan oso ezagunak dira Jean-PierreDuvoisin eta Luis Luziano Bonaparte printzea.XIX. mendekoak dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016